(argazkia: Errenteriako Udala)

11 Kolore jaialdiaren IX. edizioa asteazkenean abiatuko da Errenterian

Egitarauak herritar guztiei zuzendutako jarduerak eskainiko ditu, maiatzaren 15etik 29ra bitartean, udalerriko kultura aniztasunaz gozatzeko: kulturarteko topaketak, gastronomia, dantzak, musika, haurrei zuzenduriko ekintzak eta beste jarduera asko.

11 Kolore jaialdiaren bitartez, maiatzaren 21eko Kultura Aniztasunaren Nazioarteko Eguna ospatuko dute Oreretan aurten ere, herriko izaerarekin bat etorriz. “Errenteria kulturanitza dela ez dago dudarik, eta horrenbestez, jardunaldi hauen filosofia horixe da: guztiok bat egitea, partekatzea, elkar ezagutzea eta gure bizilagunengandik gertuago sentitzea, hain zuzen ere”, azaldu dute.

Aurtengo egitarauak herritar guztiei zuzendutako jarduerak eskainiko ditu, maiatzaren 15etik 29ra bitartean, udalerriko kultura aniztasunaz gozatzeko: kulturarteko topaketak, gastronomia, dantzak, musika, haurrei zuzenduriko ekintzak eta beste jarduera asko. Aukera ugari migrazioaz, arrazakeriaz eta hizkuntzaz gogoeta egiteko, oro har; baina baita, aldi berean, kulturek eta aniztasunak dakarten aberastasunaz gozatzeko ere, eta hartara, dituzten balio positiboak sustatu eta kulturarteko guneak sortzeko.

Aurtengo jaialdiaren irudi nagusia Ainhoa Redondo herriko ilustratzaileak sortu du.

Gainera, herrian zehar kartelak eta egitaraua jasotzen duten eskuorriak zabalduko dira (Udalean, Lekuona Fabrikan, etab.). Herribizia eta Kultura Kreaktiboa webguneen online agendetan ere ekintzen inguruko informazio guztia egongo da ikusgai.

Programazio guztia hemen: https://herribizia.errenteria.eus/11kolore/

Zabaldu: