Egun nagusia irailaren 15a izango da. Goiz-goizetik gauera arte, abeltzain eta baserriko produktuen azoka, antzinako jolasak, txakolin dastaketa, herri kirolak, erraldoi eta buruhandiak, bertsolariak eta erromeria, izango dira, besteak beste.
Datozen bi asteetan euskal kulturaren alderik tradizionalenak beteko du Hernani, Euskal Jaiarekin. Irailaren 12an hasi eta hilaren 21a arte izango da zertaz gozatua.
Hilaren 14a eta 15a izango dira Euskal Jaiaren egun nagusiak eta egun handia larunbata. Goiz-goizetik gauera arte izango da zer ikusi, zer dastatu eta zer egin: abeltzain eta baserriko produktuen azoka, antzinako jolasak, txakolin dastaketa, herri kirolak, erraldoi eta buruhandiak, bertsolariak, erromeria… Egun horretan, herritarrei euskal jantziak jantzita kalera ateratzeko deia egin die antolakuntzak.
Biharamunean, hilak 15, sagarra eta sagardoa izango dira protagonista. Artisau azoka, trikitixa jaialdia, pilota partidak eta Kukairen Euskorleans kale ikuskizuna izango dira Hernanin herrian.
Egitarauak jasotzen dituen jardueren artean, irailaren 12an, osteguna, Erremontari herriz herri izango da, 18:00etan, kiroldegiko pilotalekuan. Hilaren 14an, berriz, Euskal Jai Eguna 10:00etatik aurrera, egun osoan. Irailaren 15ean, Sagarraren eta sagardoaren eguna 09:00etatik aurrera, egun osoan. 20an, ostirala, Asturiar konexioa: Euskal Herriko eta Asturiasko dantza eta musika emanaldia 19:00etan, Atsegindegi. Amaitzeko, hilaren 21ean, Erromeria izango Oinkadarekin 18:00etan, Plaza Berrian.
Horretaz gain, beste hainbat jarduera antolatu dituzte. Egitaraua ikusteko, hemen.