(argazkia: Dobera Elkartea)

Hitza abiapuntu hartuta, emanaldiak eta liburu eta disko azoka izango dira hilaren 25etik 28ra, Hernanin

Hitz Andana jaialdia Hiru podcast proiektuaren aurkezpenarekin hasiko Biteri Kultur Etxea eta Maite Larburu musikaria ere oholtzara igoko da irailaren 27an. Larunbatean, berriz, Atsegindegi plazak liburu eta disko azoka hartuko du.

Hernaniko Udal Liburutegiak eta Dobera Euskara Elkarteak Hitz Andanaren zazpigarren edizioa antolatu dute elkarlanean. “Hitzaren inguruan osatutako egitarau polita osatu dugu, hitzak begietatik baino, beste modu batzuetara herritarrengana helarazteko helburuarekin”, adierazi dute. Aurtengo edizioan Hernanik eta hernaniarrek “protagonismo berezia” izango dutela aurreratu dute antolatzaileek. Jaialdia Hiru podcast proiektuaren aurkezpenarekin hasiko da (irailak 25, 19:00, Biteri Kultur Etxea, doan) eta Maite Larburu musikaria ere oholtzara igoko da irailaren 27an.

Entzuteko ipuinak

Hiru podcast Miren Gojenolak zuzendu duen proiektua da, Hernaniko sorkuntza bekak lagunduta. Uxue Apaolaza, Iñigo Legorburu eta Ainara Ortega idazleek Hernaniko kale bat abiapuntu hartuta istorio bana idatzi dute eta horiek grabatu dituzte.

Hitz Andanan, hiru idazleak izango dira euren ipuinak kontatuko dituztenak, herriko bi musikarik lagunduta. Horrez gain, urriaren 3an arte istorio horiek entzuteko aukera izango dute herritarrek, Biteri Kultur Etxeko erakusketa aretoan.

Hilaren 26an, berriz, Arineketan: zaharrak berri izeneko emanaldia izango da Biteri Kultur Etxean. “Dantza, musika eta hitzak nahasten ditu Aiert Beobidek zuzendutako emanaldi honek, Oihana Iguaranen hitzetatik abiatuta. Iñar Sastre, Jagoba Astiazaran eta Haatik dantza konpainiaren emanaldia izango da”. Sarrerak salgai daude Biteri Kultur Etxean eta online.

Azkenik, Maite Larburu musikari hernaniarra hilaren 27an igoko da Biteri Kultur Etxeko oholtzara, Harkaitz Cano idazlearekin eta Beñat Barandiaran musikariarekin batera: Sonetoak 20 modutara entzuteko aukera izango dute entzuleek.

Doberaren liburu eta disko azoka, Doinuelen

Liburu eta Disko Azoka larunbatean, hilak 28, izango da izango da Atsegindegin. Aurten sortu den Doinuele sarearen barruan dago azoka hau, euskara hutsezko liburu eta diskoentzako plaza baita.

Liburuen eta diskoen 21 postu izango dira eta egitarau ederra prestatu du Doberak egun osorako: Asier Kidam magoaren ikuskizuna izango da goizeko 11:00n; Ixabel Agirresaroberen ipuin-kontaketa 12:00etan eta familientzako tailerra 18:00etan; bertso saio literarioa 13:15ean; Aldapeko Basque Latin Jazzen kontzertua 14:00etan; liburu aurkezpenak (goiz eta arratsaldez); eta Gorka Olazabalen bakarrizketa 18:30ean, besteak beste.

Egitaraua, hemen.

Zabaldu:

Utzi erantzuna