Nagore Legarreta argazkilaria (argazkia: Donostia Kultura)

Donostiako San Telmo Museoak argazki-liburuen jarduerak abiatuko ditu

Bryan Schutmaat argazkilari estatubatuarraren bisitarekin abiatuko dira jarduerak. Museoak bat egingo du Argazki-liburuaren Nazioarteko Egunarekin, eta liburutegia propio irekiko die Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasleei. Gainera, urriaren 12an, Photo Book Club San Sebastian museoko liburutegian bilduko da, bertako kide batzuk bere argazki-liburuen maketak aurkez ditzaten.

Urria iristearekin batera, eta hilaren 14an izango den Argazki-liburuaren Nazioarteko Egunaren harira, San Telmo Museoak formatu artistiko honekin lotutako programazioari ekingo dio berriro. Bryan Schutmaat estatubatuarra, Ricardo Cases valentziarra eta Nagore Legarreta eta Miguel Leache artista euskaldunak izango dira datozen hilabeteetan.

Donostiako museoak Gabriela Cendoyaren argazki-liburuen bilduma kudeatzen du; hala, bildumazaleak 2017an bertan utzi zituenetik, 3.300dik gora ale doan kontsulta daitezke museoko liburutegian, argazki-liburuen unibertsora sartzea errazteko. Helburu berberarekin, museoak urtean zehar hainbat jarduera programatzen ditu argazkilari askok erabiltzen duten argazkilaritza genero hau ezagutarazteko.

Beraz, San Telmok bat egingo du Argazki-liburuaren Nazioarteko Egunarekin, eta liburutegia propio irekiko die Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioko graduko 1. mailako ikasleei. Gainera, urriaren 12an, Photo Book Club San Sebastian museoko liburutegian bilduko da, bertako kide batzuk bere argazki-liburuen maketak aurkez ditzaten.

Zabaldu:

Utzi erantzuna