(argazkia: LABO)

Azaroaren 14an abiatuko da Donostiako LABO XL Espazio eta Hizkuntza Eszeniko Berrien Jaialdia

Edizio honetan 20 konpainiaren 20 ikuskizun eskainiko dira. Azaroaren 17ra arte luzatuko da jaialdia eta dantza, antzerkia eta zirkua publiko posible guztietara eramatea du helburu.

Donostiako espazio eta hizkuntz eszeniko berrien jaialdiaren seigarren edizioa azaroaren 14tik 17ra bitartean egingo da aurten. Arte bizien lau eguneko jaialdian, prestakuntza eta bitartekaritza jarduerez gain, proposamen eszeniko garaikideak izango dira, Tabakaleran eta inguruetako hainbat espaziotan.

Ion Estala jaialdiko zuzendariak adierazi duenez, “jaialdiak artista gazte zein beteranoen hizkuntza eszeniko berrietan jartzen du arreta, eta baita dantzan, antzerkian eta zirkuko dramaturgia berrietan ere”.

Egitaraua Euskal Herriko eta kanpoko artisten proposamenez osatu dute, “emakume sortzaileen lanari eta euskarazko proposamenei lekua eta ahotsa emanez”. Ekimenak arte eszenikoen sektoreari zuzendutako jardunaldi profesionalak eskaintzen jarraitzen du. “Gure helburua dantza, antzerkia eta zirkua publiko posible guztietara eramatea da”, gaineratu du zuzendariak.

Bestetik, aurten, lehen aldiz, kartelak ez du protagonistarik izango. Halaxe erabaki du antolakuntzak, “dantza, antzerkia eta zirkua hitzetan jarri nahi dugu arreta.

Estalak azpimarratu duenez, “edizio honetan 20 konpainiaren 20 ikuskizun izango dira (horietako sei Euskal Herrian estreinatuko dira), baita hitzaldiak, tailerrak eta esperientziak partekatzeko topaguneak ere”.

Zabaldu:

Utzi erantzuna