Zinea.eus atariak zinema-kritikari gisa jarduteko lehiaketa martxan jarri du

Informazioa: Zinea.eus atariaren bidez

Beste urte batez, zinemari buruz euskaraz aritzen den webguneak V. Kritika Lehiaketa martxan jarri du. Arduradunek diotenez, aurten ere, zinemari buruzko errepertorioa biribiltzeko asmotan, zinema-aretoetan ikusgai diren filmen kritikak argitaratzeko asmoa dute. Hori dela eta, zeregin horretaz arduratuko den laguna behar dute, “zineman jarduten duen norbait, ala besterik gabe, zinemazalea den edonor”.

Parte hartu nahi duenak euskal film bat aukeratu beharko du, 2018tik aurrera estreinatutakoa aukeran, eta, kritika egindakoan, info@zinea.eus helbidera bidali beharko du. “Banan-banan jasotako kritika guztiak argitaratzen joango gara, epaimahaikideek lanok baloratzeaz gainera, atariko irakurleek ere hauek irakurri eta bere balorazio propioak egin ditzaten”.

Irabazleak urtebeteko konpromisoa hartuko du Zinea.eus atariko arduradunekin, eta deialdira aurkeztutako lanaren ezaugarri antzekoak dituen kritika osatu beharko du astero.

Lehiaketan parte hartzeko informazio guztia hemen.

Zabaldu: