Idoia Lekunberri, Eneritz Leniz, Beatriz Salas, Francisco Javier Gimenez, Francisco Javier Beotegui eta Silvia Lopez saritu dituzte Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako Bizkaidatz lehiaketaren edizio honetan.
Bilboko Foru Liburutegian banatu dituzte Bizkaidatz literatura lehiaketaren hamaseigarren edizioko sariak.
Euskarazko modalitatean epaimahaikideak Elena Fernandez Alonso, Idoia Barrondo Etxebeste eta Andoni Abenojar Martinez de Eulate izan dira, eta Amaia Lekunberri Ansolari eman diote lehen saria Egizu Match lanagatik; Eneritz Leniz Larrabasterreri bigarren saria eman diote ‘Egizu match, Andoni! obragatik; eta azkenik, Beatriz Salas Sierrak hirugarren saria jaso du App-en sarean korapilatuta obragatik.
Era berean, gaztelaniazko modalitatean Gonzalo Arranz Ayala, Begoña Elorrieta Puente eta Elena Sierra Aguirre izan dira epaimahaikideak. Kasu honetan lehen saria Francisco Javier Gimenez Sasietarentzat izan da, El guardián lanagatik; bigarren saria Francisco Javier Beotegui Zubizarretarentzat izan da Upsss obrarekin eta, azkenik, Silvia Lopez Rodriguezi eman diote hirugarren saria Los preparadores obragatik.
Bi modalitateetan lehen sariaren irabazleek 2.000 euro eta egiaztapen-diploma jaso dituzte, bigarrenak 750 euro eta diploma, eta hirugarrenak 250 euro eta egiaztagiria. Horrez gain, kontakizun guztien argitalpen bateratua iragarriko dute.
Kontakizun jarraituak
Parte hartzaileek kontakizun bat idatzi behar zuten, gaur egungo beste idazle batzuek proposatutako bi istorioren (bata euskaraz eta bestea gaztelaniaz) hastapenetatik abiatuta, betiere proposatutako kontakizunen hasierara, pertsonaietara eta planteatutako egoeretara egokituta. Bizkaidatz literatura lehiaketak bizkaitarren sorkuntza literarioa bultzatu eta sustatzea du helburu.