Ines Osinaga musikari arrasatearraren laguntza izan du zornotzarrak abesti berri honetarako.
Eider Etxeandia Heitxik ‘Lema eta Lekukoa’ aurrerapen kanta kaleratu du.
“Osasun mentala funtsezkoa da benetakotasunerako bidean”, adierazi nahi izan du musikariak Abesti berri honekin. Dionez, “bizitzan zehar, ezegonkortzen gaituen eta benetan garenarengandik urruntzen gaituen uneei aurre egiten deutsegu. Gure emozioak onartzeak, jartzen doguzan maskaretatik haratago joatea eta gure egiazko izatera hurbiltzea ahalbidetzen deusku”.
Prozesu hori Heitxirentzat erronka handia bada ere, funtsezkoa dela dio “zurrunbiloen erdian bakea eta oreka aurkitzeko”.
Abeslari bizkaitarraren ustez, “<aurgarritasun- eta zintzotasun-espazio bat sortzean, geure burua berreregiteko aukera emoten deutsagu geure buruari. Azkenean, gure bizitza zuzentzeaz arduratzen gara, norberarena baita lema, norberak baitaroa lekukoa”.
Kantuaren musika eta hitzak Eider Etxeandiarenak eta Ines Osinagarenak dira. Ekoizpenaz eta nahasketaz, berriz, Oihan Moreno eta Iker Villa arduratu dira.
Lema eta Lekukoa
Belardietan galduta
pentsamenduak harrotzen hasten dira
oin hotsak bidean
inora ez garamatzanaren beldurrean
Isiltasunean zarata
amets pixelatuak agertzen hasten dira
askapen desiran baitan
sendatzea zatika garai nahasien barrenean
Nok daroa lema, nok zuzentzen dau,
aurrera jarraitzeko argie nok izetzen dau,
zu zara lehentasuna, lekukoa daroazuna
Erauntsiaren erdian
beldurra ez beste ezer ez dut sentitzen azalean
hondoratzear naiz
bizitzak min ematen dit negu hau luze doa
Hotz naiz gaur ere hemen itzalaren azpiko
itzalaren azpian zer den
bakarrik ezin, ezin arnas hartu
heldu nazazu eta esan itzalik bada argirik badela
Nok daroa lema, nok zuzentzen dau,
aurrera jarraitzeko argie nok izetzen dau,
zu zara lehentasuna, lekukoa daroazuna
Onartzea ezinbesteko,
aterpe izateko,
sakon arnasa hartzeko,
jasotakoa ukatzeko
Nok daroa lema, nok zuzentzen dau,
aurrera jarraitzeko argie nok izetzen dau,
zu zara lehentasuna, lekukoa daroazuna