Herenegun taldea (argazkia: Balaunka)

Herenegun taldeak ‘Ekaitza’ kaleratu du, hirugarren diskoa izango denaren aurrerapen kanta

Taldekide donostiarren esanetan, “garaikideagoa den soinutik eta tonu malenkoniatsu batez baliatuz, geroz eta ziurgabeagoa den mundu eta etorkizun baten aurrean sortzen den kezka transmititu nahi du abesti honek”.

Herenegun Donostiako Antigua auzoan jaiotako musika taldea da. Zortzi taldekidez osatuta, ska, reggae eta rock erritmoak nahasten dituzte, abesti alai eta dantzagarriak sortuz. Beraz, umore ona eta festa giroa transmititu nahi dute, disfrutatu eta zaleak disfrutarazteko asmoz.

Taldeak 2020. urtean kaleratu zuen bere lehen diskoa, Zer Dakarren izenpean. Zortzi abestiz osaturiko EP-a da, eta gozatzeko erritmoz beteriko diskoa dela diote taldekideek. 2023ko amaieran aurkeztu zuten haien bigarren lana Bi Mundu izenpean.

Aurten, berriz, erritmo eta estilo garaikideak ukitzen dituen lan berria kaleratuko dute udazkenean. Lan honen aurrerapenak dira gaur aurkeztu duten Ekaitza abestia eta apirilean argia ikusiko duen Minutu bat.

Ekaitza abestia

Donostiarren hirugarren diskoa izango denaren aurrerapen kanta da Ekaitza izenekoa. “Garaikideagoa den soinutik eta tonu malenkoniatsu batez baliatuz, geroz eta ziurgabeagoa den mundu eta etorkizun baten aurrean sortzen den kezka transmititu nahi du abestiak”, azaldu dute. Kanta honekin batera, bideoklipa ere egongo da ikusgai ordu batzuk barru. Bideoa Aitor Erkiziak eta Mikel Zubillagak zuzendu dute eta Aiora Enparantza eta Miren Arrieta aktoreak dira protagonistak.

 

Zabaldu:

Utzi erantzuna