2025eko Bertso Udalekuetako txandak Uitzin, Bidarrain, Zuhatzan eta Sarrian izango dira, guztiak uztailean.
Bertsozale Elkarteak Bertso Udalekuetan izena emateko epea ireki du hilaren 16ra arte, “oraindik udaberriaren atarian bagaude ere, udako planak egiteko garaia iritsi da: bertso udalekuetan izena emateko sasoia. Gaurtik hasita martxan da izen-ematea, eta webgune honen atarian dauden galdetegien bidez egin ahal izango da: hementxe duzu izena emateko lotura”, adierazi du elkarteak.
Lehenengo izen-emate epe honetan bertso eskoletako kideek zein gurasoren bat elkarteko bazkide dutenek eman dezakete izena. Behin lehen epealdia amaituta, izen-emateko bigarren txanda irekiko dute martxoaren 19an, txandetan geratzen diren tokiak osatu arte. Txandak osatzeko, izen-emate ordena hartuko dute kontuan.
Aurtengo udalekuetan ere lau txanda izango dira, gaztetxoen adinaren arabera bananduta eta izena ematerakoan, txanda aukeratu beharko da. Hemen txandei buruzko informazioa:
Uitzi (Nafarroa) – 2012-2013 urte bitartean jaioak
• Datak: Uztailak 7-13
• Adina: 12-13 urte
• Kuota: 300€
Bidarrai (Nafarroa Beherea) – 2007-2009 urte bitartean jaioak
• Datak: Uztailak 14-23
• Adina: 16-18 urte
• Kuota: 400€
Zuhatza (Araba) – 2014-2016 urte bitartean jaioak
• Datak: Uztailak 25-29
• Adina: 9-11 urte
• Kuota: 255€
Sarria (Araba) – 2010-2011 urte bitartean jaioak
• Datak: Uztailak 24-30
• Adina: 14-15 urte
• Kuota: 300€
Informazio gehiagorako, 943 694129 telefono zenbakira deitu beharko du interesa duenak.