Gelatik Plazara egingo dute jauzi Gipuzkoako bertso eskoletan

Datozen asteetan hamabi saio egingo dira Gipuzkoako eskualdeetan. Saioaren bukaeran talde guztiek jasoko dute sariren bat, eta saioak aurkezteaz zein gaztetxoen lana epaitzeaz bertso eskoletako irakasleak arduratuko dira.

Gelatik Plazara ekimenaren hirugarren edizioa antolatu du Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak bertso eskolekin elkarlanean. “Hamalau urtez azpiko bertso-eskoletako ikasleei bideratuta dagoen ekimena da Gelatik Plazara. Ikasleek bertsoarekin gozatzeko gune bat izatea du helburu eta jendaurrean trebatzeko aukera eskainiko dien aisialdiko ekimena izango da. Eskolarteko txapelketara iritsi aurretik zubi lana egiteko ere balioko du egitasmoak”, azaldu du elkarteak.

Bertsozalek azaldu duenez, “bi maila ezberdinetan parte hartu ahal izango da. LH mailan eta BDH mailan. 2-4 lagunez osaturiko taldeetan batuta, tokian tokiko bertso eskolak saio berean elkartu eta elkar ezagutzeko aukera paregabea izango dute saioetan.  250 bertsolari gaztek hartuko dute parte antolatu diren saioetan”.

Ondorengo lanak egin behar izango ditu talde bakoitzak:

LH mailan: Agurra taldeka, puntu erantzunak oinak emanda, bi oin emanda koplak osatzea, kopla txikian irakaslearekin ofizioa eta gaia emanda kopla osatzea.

DBH mailan: Agurra taldeka, lau oinekin bertsoa, bukaera emanda bertsoa 8 Handian, 2 koplako ofizioa, 3 punturi erantzun kopla neurrian eta 3 koplako ofizioa.

 

Saioaren bukaeran talde guztiek jasoko dute sariren bat, eta saioak aurkezteaz zein gaztetxoen lana epaitzeaz bertso eskoletako irakasleak arduratuko dira.

Zabaldu:

Utzi erantzuna