(argazkia: Elkar)

Jonkass proiektuak irabazi du ‘Paradisu Zinema Beka’

Jonkassen atzean Jon Castañeda dago, gidoilaria, erredaktorea, erreportaria, Bilboko Kafe Antzokiko DJa, Akerbeltz taldeko abeslaria… hori guztia eta gehiago da zornotzarra. Azken hilabeteetan Jonkass egitasmoan murgilduta dago eta, bekari esker, aurten lan guzti horren emaitza ezagutzeko aukera egongo da.Musikarien lanak sustatzea eta laguntzea du helburu bekak.

Iñigo Muguruza musikaria gogoratzeko asmoz, Elkar argitaletxeak, EHZ Festibalak eta Antxeta Irratiak II. Paradisu Zinema Musika Bekarako deialdia jarri zuten martxan iazko abenduan eta, gaur, proiektu irabazlea eman dute ezagutzera: Jonkass. Joana Barbierrek (EHZ Festibala), Andres Camiok (Elkar Musika), Maia Muruagak (Antxeta Irratia) osatu dute epaimahaia eta euren ustez, “gaztetasuna eta freskotasuna hizpide dituen proiektua” izan da edizio honen garailea. “Ibilbidearen hastapenetan aurkitzen da proiektua, eta gaur egun Euskal Herrian belaunaldi gazteen musika ohiturekin erraz uztartzen dela iruditu zaigu”.

Jonkassen atzean Jon Castañeda dago, gidoilaria, erredaktorea, erreportaria, Bilboko Kafe Antzokiko DJa, Akerbeltz taldeko abeslaria… hori guztia eta gehiago da zornotzarra. Azken hilabeteetan Jonkass egitasmoan murgilduta dago eta, bekari esker, aurten lan guzti horren emaitza ezagutzeko aukera egongo da.

Beka sustatu duten eragileen aburuz, “garrantzitsua da musika estilo ezberdinek lekua ukaitea euskal musikaren baitan. Euskaldunok, musika estilo orotan ukan dezagun erreferenterik”.

Amaitu aurretik, beren lanak igorri dituzten 18 taldeei eskerrak eman nahi izan dizkiete, “batetik, oso eskertuta gaude animatu izanagatik eta, bestetik, azpimarratu nahiko genuke jasotako lanen kalitatea. Euskal Herrian eta euskaraz asko, estilo ezberdinetan eta kalitatearekin ekoizten dela argi gelditu zaigu”.

Irabazleak urtebeteko epea izango du proiektua borobildu eta grabatzeko. 2026. urteko EHZ festibalean eskainiko du lehen kontzertua Castañedak.

Paradisu Zinema Bekaren bigarren edizioa izan da aurtengoa, eta antolatzaileek aukera hau profitatu dute azkena izango dela iragartzeko.

Zabaldu:

Utzi erantzuna