(argazkia: Tabakalera)

Anna Irina Russell artistak ‘Birika bezain elastikoa’ erakusketa sortu du ‘Situ-akzioak’ programarako, Donostian

Apirilaren 10etik uztailaren 27ra bitartean bisitatu ahal izango da erakusketa Tabakaleran. Situ-akzioak artearen bidez jolasteko, zentzumenak aktibatzeko, ikasteko eta esperimentatzeko espazioak sortzen dituen proiektua da.

Birika bezain elastikoa da Anna Irina Russell artistak Tabakalerako Situ-akzioaken edizio berri honetarako sortu duen erakusketa. Bere diseinuan, Karmengo Ama IP eta Herrera Ikastetxea eskolek lagundu dute, bai eta familia-talde batek ere. Arte garaikidera ikuspegi ezberdinetatik gerturatzea sustatzen duen proiektua da Situ-akzioak. Ikasteko prozesuetan eta esperientzia estetikoan jolasak duen funtsezko rola aitortuz, proiektua erakusketa-forma konbentzionalenetatik aldendu da eta arte garaikideari eskainitako espazioetan eragiteko eta ezagutzeko bestelako erak proposatzen ditu.

Antolatzaileen esanetan, “erakusketa honetan, gune bigun eta porotsu batean sartzeko gonbita egiten digu Irinak. Espazioa organismo latente bat da, eta eraldatu egiten da bertan sartzen direnen presentzia eta mugimenduarekin. Hainbat egitura puzgarriren bitartez, taldeko esplorazio bat proposatzen du artistak, gure gorputzak hedatu eta uzkurtzen den organismo horren parte bilakatzen dira, eta esanahi berriak ehuntzen dituzte jolasaren eta irudimenaren bitartez”.

Azaldu dutenez, “airea, harremanetarako materiatzat hartua, proposamen honen osagai nagusia da. Animaliak komunikatzeko edo babesteko erabiltzen dituzten estrategietan inspiratu da erakusketa, mintz bat puztea, bolumena handitzea edo airez betetzea, esaterako; halaber, komunikatzeko era berriak ikertzen ditu, ahozkotasunaz haraindi. Airea, bitarteko ikusezina izateaz gain, konektatu, eraldatu eta gorputz kolektibo baten agerpena ahalbidetzen duen ibilgailua ere bada hemen”.

Erakusketa hau etengabe mugitzen den gorputz kolektibo bat habitatzeko gonbita da: “Elkarrekin arnastea. Hedatzea. Espazioa eraldatu eta berak gu eraldatzen uztea.

Zabaldu:

Utzi erantzuna