Hatortxu Rockek azken ediziorako abestia eta bideoklipa plazaratu ditu ‘Bi t’erdi’ izenpean

Auzolanean sortutako abestia da ‘Bi’terdi’. Mattin Zeberio, Malentxo Zeberio, Maitane Iruiñ, Pello Reparaz, Juantxo Arakama, Betti Albor eta Battitt Etchart dira letraren sorkuntzan aritu diren musikariak. Mauleko Txingili’K taldearen eta Patxi Cazenave Maskakeko abeslariaren ahotsak gehitu zaizkie egitasmoari.

Uztailaren 24tik 27ra bitartean, merezitako agurra eman nahi diote Hatortxu Rock jaialdiari eta, horretarako, hamargarren eta hogeigarren edizioetan egin zuten bezala, hogeita hamargarrena ere Lakuntzan izango da.

26 urtez auzolanean eraiki den jaialdia da Hatortxu, eta ondare hori azpimarratzeko baliatu nahi dute azken edizioa. Antolatzaileen esanetan, “auzolanari esker izan da Hatortxu Rock posible, ez beste inola. Uztailean 7.049 txanda bete beharko ditugu eta jakin badakigu lortu egingo dugula, elkarrekin edozer dugulako posible”.

Auzolana balioan jarri eta txanda bat egitera dei egiteko Bi t’erdi kantua aurkeztu dute. Kantua bera ere, auzolanean sortua, Mattin Zeberio, Malentxo Zeberio, Maitane Iruiñ, Pello Reparaz, Juantxo Arakama, Betti Albor eta Battitt Etchart dira abestiaren sorkuntza prozesuan parte hartu duten musikariak. Mauleko Txingili’K taldearen eta Patxi Cazenave Maskakeko abeslariaren ahotsak gehitu zaizkie egitasmoari. Azaldu dutenez, “bakarrik gutxi egin dezakegu, elkarrekin gehiago gara. Norbanakoen batura baino handiagoa da auzolanaren indarra. 1 + 1 bi t’erdi da. Hainbat euskal artistek elkarlanean ondutako kantua da hau, musika doinuz elkarlanerako grina haizatu asmoz”.

Antolakuntzak nabarmendu nahi izan duenez, “preso eta errepresaliatu politikoen senide eta lagunen zama arintzea izan da Hatortxu Rocken helburua. Orain, ate itxi batek hamaika leiho berri zabaldu beharko ditu. Auzolana da gure ondarea; izan dadila etorkizunaren giltza”.

Zabaldu:

Utzi erantzuna