(argazkia: AFA)

‘Poetak maiatzean’ jaialdia maiatzaren 5ean abiatuko da, Gasteizen

Nazioarteko Poesia Jaialdi honen helburua da herritarren artean poesia zabaltzea, nazioarteko olerkariak ezagutaraztea eta Arabako txoko guztietan poesia hedatzea.

Maiatzaren 5ean, abiatuko da Poetak maiatzean Nazioarteko Poesia Jaialdiaren XIII. edizioa. Aurtengo programazioak 70 jarduera baino gehiago bilduko ditu Gasteizen eta 20tik gora Arabako hainbat udalerritan.  Honako hauek izango dira poesiarekin egindako hitzordura joango direnetako batzuk: Paco Ibañez, Antton Valverde, Sheila Blanco, Irati Jimenez, Xabier Olaso, Maria Buenadicha, Itxaro Borda eta Joseba Irazoki, Julia Otxoa, Zorione Erezuma, Pedro Licona eta Annabel Villar.

Elisa Rueda poetak sortua eta zuzendua, Gasteizen eta Araban poesia zabaltzeko asmoz eta lurraldeko gizarte-ehunaren arteko lotura ilusionagarria sortuz. Helburu horrekin, ahalegin handia egiten da poesia gizartearen maila guztietara hurbiltzeko: gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden pertsonak, haurrak eta gazteak, adinekoak, merkatariak, ikasleak eta unibertsitarioak, besteak beste.

Antolakuntzaren esanetan, “Euskal Herri osoan ez dago horrelako jaialdirik. Jaialdi bakarra da munduan, ez bakarrik hilabeteko iraupenagatik, baizik eta hiriarekin eta lurraldearekin duen konpromisoagatik, bere adierazpen artistiko guztietan gizarte-ehunaz elikatuz. Araba osoko kolektiboek beren ahotsak artista gonbidatuekin batzen dituzte, Arabako ondareari eta historiari balioa emateko, poesia herrien arteko ardatz gisa erabiliz”.

Informazio gehiago Poetak maiatzean ekimenaren webgunean.

Zabaldu:

Utzi erantzuna