Bihar egingo dute Hendaiako X.Irakurraldi publikoa euskaraz

Argiaren 100. urteurrenarekin bat eginez, astekariari buruzko irakurketa saioa egingo dute aurten. Hendaiako mediatekan izango da hamargarren edizio hau, bihar, ekainak 5, arratsaldeko 14:00etatik 19:00etara eta iragarri dutenez Argiaren historia eta gaurkotasuna aztertuko dituzte, bertako langileen presentziarekin.

Euskal kultura sustatzen duen Hendaiako Akelarre elkarteak antolatzen du urtero Irakurraldi publikoa euskaraz.

Zabaldu: