Azokaren aurkezpena (argazkia: Dani Blanco / ARGIA CC-BY-SA)

Ziburuko 6. Euskal Liburu eta Disko Azoka egingo dute ekainaren 7an

Aurkezpenak, mahai-inguruak, kontzertuak, bertso emanaldiak eta bakarrizketak izango dira, besteak beste, Ziburuko bost gunetan banatuta.

Argia aldizkariak eta Baltsan elkarteak Ziburuko seigarren Euskal Liburu eta Disko Azoka antolatu dute elkarlanean, ekainaren 7rako, larunbata. “Egun oso bat izango da Ziburun, euskara entzunez, mintzatuz, irakurriz, ezagutuz, erosiz, komentatuz, biziz, arnas hartuz eta gozatuz, euskarazko sorkuntza sustengatuz…”, adierazi dute antolatzaileek.

Denera 43 argitaletxek eta diskoetxek hartuko dute parte azokan, 33 liburugintza arloan eta 10 musikarenean. Gainera, 2024an egon ez ziren lau argitaletxe gehituko dira aurten azokara: Euskaltzaleen Biltzarra, Nabarralde, Talaia eta Rolariak.

Azoka Ziburuko plazan (karpa nagusia) izango bada ere, aurten beste lau gune ere izango dira. Iturri zaharra (haurrentzako ikusgarria), karpa txikia Herriko Etxearen parean (liburu aurkezpen eta kultura ekitaldiak), oholtza estalia Herriko Etxearen kontra (kontzertuak) eta Herriko Etxeko lorioa (rol joko partidak).

2025eko egitaraua

10:00 Irekitze ekitaldia, Aurelia Arkoxari omenaldia

10:10 Zubiburu : Aurelia Arkoxa eta Rakel Pardo

11:00 Ipuin kontaketa, Kiribil konpainia Iturri zaharrean

ondotik Ziburuko 3 lehen mailako eskoletako haurren sorkuntzak

11:00 Kontzertua : Madame Birrots

11:30 Aurkezpena : Kontra Ane Zubeldia (Susa)

12:00 Aurkezpena : Maurizia, biziminaren hotsa Garbiñe Ubeda eta Garluk (Xabiroi)

12:30 Zirriborroka bertso-marrazki saioa : Amaia Karrere, Asisko Urmeneta, Haira Aizpurua Ibargarai eta Patxi Iriart

13:00 – 15:00 Azoka hetsia

15:00 Kontzertua : Esanezin

Bertsolarien mahaiez mahai : Haira Aizpurua Ibargarai eta Patxi Iriart

15:30 Umorezko saioa : Maialen Berra

15:30 Herriko Etxeko sarreran : Rol joko partidak (Rolariak elkartea)

16:00 Aurkezpena : Iparrorratza Celine Mounole Hiriart Urruti (EHU)

16:30 Kontzertua : Sara Zozaia

17:00 Aurkezpena : Palinpsespoa Joxe Auxtin Arrrieta (Maiatz)

17:30 Aurkezpena : Ehun zaldi trostan Ainhoa Urien (Elkar)

18:00 Aurkezpena : Carmilla Sheridan Le Fanu – Itz.: Maialen Berasategi (Igela / Erein)

18:30 Kontzertua : Ekhi Lambert

19:00 Azokaren hestea

Azokaroa

Egun nagusia ekainaren 7a izango bada ere, egunaren eta plazaren mugak gaindituz, ekitaldiek maiatza osoa hartu dute aurten Azokaroaren karietara. Hala sei kultur ekitaldi antolatu dituzte maiatzean zehar. “Uxue Alberdiren Hetero liburu aurkezpena eta Maialen Lujanbioren Rr-6-Erre(ah)ala errezitala mamitsu joan ziren, eta Ziburuko Azokara bidean badira beste lau aukera dastatzeko: Biharraren hegietan errezitaldi musikatua eskainiko dute Maddi Sarasua, Ixak Sarasua eta Julen Lezaunek; Euskaraz sortuz (duin) bizi? galderari erantzungo diote mahai-inguruan Ximun Fuchs eta Amagoia Gurrutxagak; Gizatasun arrantzale liburua aurkeztuko du Mikel Epaltzak eta Masusta erreximenta Ekaitz Bergaretxek”.

Zabaldu:

Utzi erantzuna