Aurreko edizioan Josu Goikoetxearen ‘Hiltzailea eta beste ipuin batzuk’ proiektuak eraman zuen beka (argazkia: Elkar Fundazioa)

Joseba Jaka beka martxan da

Deialdi honetara eleberri grafikoa edo komikia egiteko proiektuak aurkeztu ahal izango dira. Saria 10.000 eurokoa izango da eta irabazleak izendapena jaso eta urtebeteko epea izango du, gehienez, lan amaitua helarazteko.

Aurreko deialdia literatura lanei eskaini ondoren, bi urtez behin antolatzen den bekako edizio honetara eleberri grafikoa edo komikia egiteko proiektuak aurkeztu ahal izango dira, jatorrizkoak eta euskaraz sortuak, beste inondik moldatu gabeak eta aurretik saririk jaso edo argitaratu ez direnak.

Proiektuak 2025eko abenduaren 31ra arte bidali ahal izango dira helbide hauetara: josebajakabeka@elkar.eus edo Joseba Jaka beka idatzita, Elkar Fundazioa. Haizpea poligonoa, 1. 20150 Aduna helbidera.

Jasotako proiektu guztiak Elkar Fundazioak osatutako epaimahai batek aztertuko ditu eta erabakiko du haien artean zein den irabazlea. Epaimahaia honako lagunek osatuko dute: Paula Estevez Del Diegok, Adur Larrea Egurenek eta Iratxe Retolaza Gutierrezek eta Elkar Argitaletxeko editore batek botorik gabe, idazkari lanetan.

2026ko apirilean emango da ezagutzera bekaren irabazlearen izena. Antolatzaileek iragarri dutenez, aurkeztutako lanek behar adinako kalitaterik ez dutela iritziz gero, beka eman gabe utz dezake epaimahaiak.

Beka 10.000 eurokoa izango da eta irabazleak izendapena jaso eta urtebeteko epea izango du gehienez lan amaitua Elkar Fundazioari helarazteko.

Aurreko edizioan epaimahaiko kideek Josu Goikoetxearen Hiltzailea eta beste ipuin batzuk izeneko proiektuaren alde egin zuten.

Joseba Jaka Bekari buruzko argibide gehiago, hemen.

Zabaldu:

Utzi erantzuna