Etxeparek ‘Sorkuntza egonaldia Residencia Literaria 1863n (2025)’ antolatu du euskal idazleentzat

Abuztuaren 30era aurkeztu ahal izango dira eskabideak. Curriculuma, literatura-proiektu bat, aurretiazko lanen dosier bat eta motibazio-gutun bat aurkeztu beharko dira.

Etxepare Euskal Institutuak, Residencia Literaria 1863-rekin elkarlanean, Coruñan (Galizia) hilabeteko literatur egonaldia egiteko deialdia ireki du, euskaraz idazten duten idazleentzat.

Egonaldia 2025eko azaroan egingo da, eta idazle hautatuak bere literatur proiektuari arreta osoz hel diezaion, Coruña bezalako testuinguru egoki bat eskaintzea du xede deialdi honek.

Hamazortzi urtetik gorako edozein euskal idazlek parte hartu ahal izango du deialdian, aurretik gutxienez liburu bat argitaratuta badu, edozein generotan eta euskaraz.

Eskabideak abuztuaren 30era aurkeztu ahal izango dira. Curriculuma, literatura-proiektu bat, aurretiazko lanen dosier bat eta motibazio-gutun bat aurkeztu beharko dira.

Aurkeztutako proiektuak Euskal Institutuak eta 1863 Literatur Egoitzak izendatutako Balorazio Batzorde batek hautatuko ditu. Literatur sorkuntzan ospe handia duten profesionalek osatuko dute, eta horiek aukeratuko dituzte, behar bezala justifikatuta, egoitzako programa honetarako hautagairik onenak.

Batzordeak egonaldia merezi duen proiektua aukeratzeko honako irizpide hauek izango ditu kontuan: literatura-proiektuaren interesa, kalitatea eta bideragarritasuna; aurreko ibilbidearen bikaintasuna; eta motibazio-gutunaren egokitasuna.

Egonaldia nork egingo duen hautatu eta iragarri ondoren, egonaldia bera azaroan izango da. Era berean, ordezko bat ere izendatuko da, egonaldia ezeztatzen den kasuetarako.

Etxepareren arabera, “egoitza hau aukera paregabea da literatura-sorkuntzan bete-betean aritzeko, testuinguru ezin hobean”.

Oinarriak, hemen.

Zabaldu:

Utzi erantzuna