Ostiralean Saguxar, Fusible eta Silitia taldeak izango dira Psilocybenea aretoan, larunbatean, berriz, Gailu eta Eneritz Furya igoko dira Borderline Fabrikako oholtzara. Azkenik, Gauak eta Gori-Gori taldeak arituko dira Lakaxita Gaztetxean.
Hondarribiko Psilocybe elkarteak, Hendaiako Borderline Fabrikak eta Irungo Lakaxita Gaztetxeak ‘Paralelo 0 ez ipar ez hego’ festibala antolatu dute lehen aldiz. Ostiralean eta larunbatean, hilak 4 eta 5, egingo da jaialdia, Txingudiko badiako hiru herri hauetako biztanleak elkarteko asmoz.
Bidasoko Hitzak zabaldu duenez, “musika izango da jaialdiaren identitatea eta Ipar eta Hego Euskal Herriko musika taldeak igoko dira hiru oholtzetara. Bidasoko artistak ere bertan izango dira”.
Antolatzaileek azaldu dutenez, musika taldeak gonbidatzeko irizpidea, “euskarazko, mugaz gaindiko eta emakumeek gidatutako proiektuen presentzia” izan da.
Ostiralean Saguxar (Irun), Fusible (Ziburu) eta Silitia (Bilbo) izango dira Hondarribiako Psilocybenea aretoan, larunbatean, berriz, Gailu (Andoain) eta Eneritz Furyak (Irun) igoko dira Hendaiako Borderline Fabrikako oholtzara. Azkenik, Gauak (Baiona) eta Gori-Gori (Errenteria) taldeak arituko dira Irungo Lakaxita Gaztetxean.
Zuzenekoez gain, cd bermut trukaketa bat egingo dute larunbat goizean Borderline Fabrikan.
Bi egunetarako bonuak salgai daude Bloody Mary disko-dendan eta www.borderlinefabrika.eus webgunean. Egun bakarreko sarrerak, berriz, egunean bertan eskuratu ahal izango ditu.