(argazkia: Tabakalera)

Ikusmira Berriak programan parte hartzeko deialdia zabalik da

Irailaren 1era arteko epea egongo da Euskal Herriko eta beste herrialde batzuetako zinema-proiektuak, Nest sailean parte hartutakoak eta EQZEko ikasleenak aurkezteko.

Ikus-entzunezko proiektuak garatzeko Ikusmira Berriak egonaldi-programaren hamabigarren deialdia gaur, uztailak 1, abiatuko da. Euskal Herriko eta beste herrialde batzuetako zinemagileek ez ezik, Nest sailean parte hartu dutenek eta EQZEko ikasleek ere irailaren 1era arte aurkeztu ahal izango dituzte beren proiektuak. Izen-ematea online egin beharko da, eta 2026ko urtarrilean emango dute ezagutzera kategoria bakoitzean zer lan hautatu den.

Zortzi asteak bi alditan banatuko dira. Alde batetik, 2026ko martxotik apirilera bitarteko sei asteetan, zinemagileek beren proiektuak abian jarri ahal izango dituzte Tabakaleran. Bertan, zinemagile bakoitzak batzorde adituaren aholkularitza jasoko du, baita diziplina anitzeko ikuspegi profesionaletik emandako tutoretzak ere. Proiektu bakoitzaren premia espezifikoen arabera, banakako saioak eta taldekoak emango dira; horretaz gain, EQZEko ikasketa-programa ere eskuragarri izango dute hautatuek.

Zinemaldia egiten den bitartean, bestalde, zuzendariak irailean bi astez itzuliko dira Donostiara, dagoeneko garatuago izango duten proiektua zinemaren industriako ordezkariei erakusteko.

Maiatzetik irailera, beren proiektuan lanean jarraitzen duten bitartean, zinemagile bakoitzak profesional batzuen tutoretza jasoko du online, eta ekainean laguntza ekonomiko bat emango zaie, egonaldiaren bi zatien artean lanean jarraitzeko aukera izan dezaten.

Zabaldu:

Utzi erantzuna