Hitzordua Okendo Kultur Etxean izango da, arratsaldeko 19:00etan. Enriquezek Begoña del Teso kazetaria izango du solaskide, eta oraintsu berrargitaratu duen Cómo desaparecer completamente lanaz eta literatur ibilbideaz arituko dira.
Donostia Kulturak azaldu duenez, “literatur ibilbide oparoa duen idazlea da Mariana Enriquez, eta askorentzat, Argentinako narratiba berria izenez ezagutzen den taldearen partaide. Beldurrezko generoko eleberri eta ipuinekin lortu du ospea, egunerokotasunaren alde ilunenetik sortzen duen izuarekin”.
Enriquezek Begoña del Teso kazetaria izango du solaskide hilaren 17ko saioan, eta oraintsu berrargitaratu duen Cómo desaparecer completamente lanaz eta literatur ibilbideaz arituko dira.
Literaktum Topaketak egitasmoak nazioartean ezagunak diren edo euren ibilbideari errekonozimenduren bat jaso duten idazleak hirira gonbidatzen ditu urtean zehar.
2025eko azaroaren 10etik 23ra, beste urte batez, Donostia Letren Hiria bilakatuko duen Literaktum Jaialdiaren aurrekaria izango da bigarren Topaketa hau.
Mariana Enriquez (Buenos Aires, 1973)
Kazetaria, Página/12 egunkariaren Radar gehigarriaren editoreorde eta irakaslea da Enriquez. Kontakizuna eta nobela landu ditu, 19 urterekin Bajar es lo peor, lehen eleberria argitaratu zuenetik, Argentinan oso arrakastatsua bilakatu zen lana. Gerora argitaratu ditu besteak beste: Cómo desaparecer completamente eta Nuestra parte de noche (Herralde Nobela saria eta 2019ko Kritikaren saria).