Seikoteak moldatutako kanta honetan Idoia Asurmendi, Olaia Inziarte, Eñaut Elorrieta, Elene Uribarri, J Martina taldeko Ane eta Kattalin Barcena, Joseba Tapia eta Beñat Ucin abeslari eta musikariek hartu dute parte.
Desgaraian taldeak Wafa abestiaren bertsio berria eta bideoklipa aurkeztu ditu, Wafa Idris militante palestinarraren memoria ohoratzeko. Musikariek azaldu dutenez, Tapia eta Leturiaren Wafa abestiaren bertsio honek “Wafa Idris erizain eta militante palestinarraren memoria ohoratu nahi du. Wafa Palestinar erresistentziako militantea izan zen. 2002an eta 28 urte zituela, Idrisek bere burua leherrarazi zuen Jerusalemen, Palestinako herriak pairatzen zuen kolonizazio eta sarraskiaren aurkako ekintza batean. Horrelako ekintza bat egin zuen lehen emakumezko palestinarra izan zen Idris.
Koldo Izagirreren hitzak dituen kanta honek Tapia eta Leturiak 2002an kaleratu zuen Hain zuzen diskoan (Gaztelupeko Hotsak) ikusi zuen argia.
Bertsioaren moldaketa Desgaraian taldeak berak egin du eta Unai Ortiz de Zarate eta Mikel Begiristain grabaketaz eta nahasketaz arduratu dira. Euridia estudioko Ibon Larruzea, berriz, masterizazioz arduratu da eta Erik Aznalek sortu du bideoaklipa.
Seikoteak “izan diren, diren eta izango diren askatasunaren aldeko borrokalari guztiei” eskaini die Wafa abestiaren bertsio berri hau.