Bulego taldea agertokietara itzuliko da 2027ko martxoaren 6an, Bilbon

Sarrerak azaroaren 13tik (goizeko 10:00etan) aurrera egongo dira salgai Bulego komunitateko kideentzako. Azaroaren 14tik (10:00etan) aurrera, berriz, gainerako zale guztientzat.

Asteburu honetan, Bilboko Euskalduna jauregian, sarrera guztiak agortuta, emandako hiru kontzertuekin eta Iruñeko Baluarten urriaren 19an eskainitako kontzertuarekin amaituko den bira historikoaren ondoren, Bulegok 2027an itzuliko dela iragarri du.

Azkoitiako taldeak kontzertu bakarra eskainiko du, 2027ko martxoaren 6an, Bilbao Arenan (Miribilla), eta euren ibilbidean etapa berri baten hasiera markatuko duen hitzordua izango dela aurreratu dute.

Iragarpen hau laukoteak egindako agur-birak lortutako erabateko arrakastaren ondoren iritsi da; bira horretan, Baluarten ere aritu ziren, taldeak publikoarekin duen lotura berezi hori sendotuz. Itzulera honekin, Bulegok, eszenatokietara itzuliko dela agintzeaz gain, taldearen bilakaera erakutsiko duela ere nabarmendu du, bere esentziari eta hunkitzeko gaitasunari bere horretan eutsiz.

Taldekideen esanetan, “gaur, musika-talde bat baino askoz gehiago da Bulego. Musikak eraldatzeko eta batzeko duen indarrean sinesten duen komunitatea da, agertoki bakoitza bere energiarekin eta mezuarekin argitzen duen familia zabala.

Bilboko kontzerturako sarrerak azaroaren 13an, 10:00etan, jarriko dira salgai Bulego komunitateko kideentzako, eta azaroaren 14an, 10:00etan, gainerako zaleentzat, taldearen kanal ofizialen bitartez.

Zabaldu:

Utzi erantzuna