(argazkia: Durangoko Azoka)

ZuNonHanDA! azoka ibiltaria azaroaren 17tik abenduaren 4ra izango da

Euskal Herriko 19 liburu saltokitara helduko da eta, bertan, 22 liburu aurkeztuko dituzte idazleek. 

Durangoko Azokaren bokazio nagusienetako bat kultur sorkuntza zein zaletasuna hauspotzea eta sortzaile, bitartekari eta herritarren arteko zubi lanak eraikitzea da. Helburu horrekin abiatu zen 2020an ZuNonHanDA! ekimena eta, helburu horretan sakontzeko asmoz, aurten, Azoka bera baino lehenago antolatzea erabaki dute antolatzaileek, bertan egiten diren liburu aurkezpenek are ikusgarritasun gehiago izan dezaten.

Egitasmoari esker, Euskal Herri osoko 19 dendatan, Durangoko Azokan eskuragarri egongo diren liburu berrien aurkezpenak egingo dira. Aurkezpen horiek formatu askotarikoak izango dira eta idazlea beti egongo da presente. Horrekin batera, 60. edizioan plazaratutako nobedadeen sortak Euskal Herri osoko 67 liburu saltokitan izango dira eskuragarri. Beraz, datorren astetik hasita, Durangoko Azoka ibiltaria izango da eta hartzaileen herrietara zuzenean helduko da.

Antolatzaileek nabarmendu dutenez, “ekimen honen asmoa ez da soilik Durangoko Azokaren oihartzuna Euskal Herri osora zabaltzea; liburu saltokiek urte osoan zehar egiten duten lana aitortzea ere bada xedea. Horregatik, Durangoko Azoka Kulturaren Jaialdia den heinean, Durangon batuko den indarra Euskal Herriko dendatara barreiatuko da”.

ARABA

Idazlea: Julene Gatzagaetxebarria

Izenburua: Etengabeko (ber)eraikuntzan

Hizlariak: Julene Gatzagaetxebarria eta Alex Martinez Carpio musikaria.

Aurkezpen mota: Errezitaldi musikatua.

Eguna: Azaroaren 19a

Ordua: 19.00

Saltokia: Zuloa Irudia (Gasteiz)

 

Idazlea: Edu Zelaieta eta Txabi Arnal

Izenburua: Alepoko zazpi pediatrak

Hizlariak: Edu Zelaieta, Txabi Arnal eta Karla Fdz. de Gamboa Vazquez (EHU)

Aurkezpen mota: Solasaldia

Eguna: Azaroaren 26a

Ordua: 18.30

Saltokia: Elkar San Prudencio (Gasteiz)

BIZKAIA

Idazlea: Iñigo Mtz. Peña

Izenburua: Ezinezkoaren alde

Hizlariak: Iñigo Mtz. Peña, Aiala Garabieta eta Maitane Nerekan

Aurkezpen mota: Mahaingurua

Eguna: Azaroaren 29a

Ordua: 12.00

Saltokia: Casal Liburu-denda (Getxo)

 

Idazlea: Leire Salaberria

Izenburua: Sagu bildumagilea

Aurkezpen mota: Liburu aurkezpena eta tailerra

Eguna: Azaroaren 29a

Ordua: 12.00

Saltokia: Arteka Liburu-denda (Durango)

 

Idazlea: Markos Zapiain

Izenburua: Ni, laiko

Hizlariak: Markos Zapiain eta Zize Gil

Aurkezpen mota: Solasaldia

Eguna: Azaroaren 27a

Ordua: 19.00

Saltokia: Zirika! Herri Gunea (Bilbo)

 

Idazlea: Unai Elorriaga

Izenburua: Andrakas jaunaren bizarrak

Hizlariak: Unai Elorriaga eta Alex Orbe (ilustrazailea)

Aurkezpen mota: Aurkezpen ilustratua

Eguna: Azaroaren 29a

Ordua: 12.00

Saltokia: Ametsak (Bilbo)

 

Idazlea: Alaine Agirre

Izenburua: Euri eta ateri

Hizlariak: Alaine Agirre eta Ibon Egaña

Aurkezpen mota: Solasaldia

Eguna: Azaroaren 17a

Ordua: 18.30

Saltokia: Deustuko Liburu-denda (Bilbo)

 

Idazlea: Ane Elgezabal

Izenburua: Haizearen erpeak

Hizlariak: Ane Elgezabal eta Rebeka Mendoza

Aurkezpen mota: Solasaldia

Eguna: Azaroaren 21a

Ordua: 18.30

Saltokia: Deustuko Liburu-denda (Bilbo)

 

Idazlea: Uxue Alberdi

Izenburua: Esne-berriketan

Hizlariak: Uxue Alberdi eta Miren Amuriza

Aurkezpen mota: Irakurraldia

Eguna: Abenduaren 1a

Ordua: 19.00

Saltokia: Hitz Liburu-denda (Durango)

 

Idazlea: Josu Goikoetxea

Izenburua: Lakioa

Hizlariak: Josu Goikoetxea eta Fermin Etxegoien

Aurkezpen mota: Solasaldia

Eguna: Abenduaren 3a

Ordua: 18.30

Saltokia: Elkar Poza (Bilbo)

 

Idazlea: Jakoba Errekondo

Izenburua: Ilargia eta landareak 2026

Hizlariak: Jakoba Errekondo

Aurkezpen mota: Hitzaldia

Eguna: Azaroaren 18a

Ordua: 18.30

Saltokia: Elkar Poza (Bilbo)

 

Idazlea: Leire Ugadi

Izenburua: Simulakro bat

Hizlariak: Leire Ugadi eta Alicia Calvo musikaria

Aurkezpen mota: Errezitaldi musikatua

Eguna: Azaroaren 24a

Ordua: 18.00

Saltokia: Minerva Liburu-denda (Barakaldo)

 

Idazlea: Irati Bediaga

Izenburua: Rara

Hizlariak: Irati Bediaga eta Jon Gomez Garai

Aurkezpen mota: Solasaldia

Eguna: Azaroaren 28a

Ordua: 18.30

Saltokia: Sorgin Liburuak (Sestao)

GIPUZKOA

Idazlea: Urtzi Leonet

Izenburua: Itzalen dama eta Patxi Bakallu. Lanbroetako zalduna

Hizlariak: Urtzi Leonet, Aitor Azurki eta Iñaki Holdago ilustratzailea

Aurkezpen mota: Aurkezpen ilustratua

Eguna: Abenduaren 1a

Ordua: 19.00

Saltokia: Casa del Libro (Donostia)

 

Idazlea: Maitena Illarramendi

Izenburua: Kateriñe

Hizlariak: Maitena Illarramendi eta Iñigo Sarasola

Aurkezpen mota: Aurkezpen ilustratua

Eguna: Abenduaren 2a

Ordua: 18.30

Saltokia: Pitxintxu (Elgoibar)

 

Idazlea: Amancay Gaztañaga

Izenburua: Martin Martina eta gauekoak

Hizlariak: Amancay Gaztañaga eta Antxiñe Mendizabal

Aurkezpen mota: Aurkezpen ilustratua

Eguna: Abenduaren 4a

Ordua: 18.00

Saltokia: Adarabar (Eibar)

 

Idazlea: Aitor Oñate

Izenburua: Lohizulo

Hizlariak: Aitor Oñate eta Iñigo Roque

Aurkezpen mota: Solasaldia

Eguna: Azaroaren 18a

Ordua: 18.30

Saltokia: Elkar Fermin Calbeton (Donostia)

 

Idazlea: Eneko Azedo

Izenburua: Iraileko zazpi egun

Hizlariak: Eneko Azedo eta Eneko Sanchez

Aurkezpen mota: Solasaldia

Eguna: Azaroaren 29a

Ordua: 18.30

Saltokia: Elkar Fermin Calbeton (Donostia)

NAFARROA

Idazlea: Iban Garro

Izenburua: Euri beroak

Hizlariak: Iban Garro eta Olatz Rojo musikaria

Aurkezpen mota: Errezitaldi musikatua

Eguna: Azaroaren 21a

Ordua: 19.00

Saltokia: Ino Liburu-denda (Lizarra)

 

Idazlea: Balu

Izenburua: Gu da gure guda

Hizlariak: Balu eta Jon Maia

Aurkezpen mota: Solasaldia

Eguna: Azaroaren 25a

Ordua: 18.30

Saltokia: Txalaparta (Iruñea)

 

Idazlea: Ainhoa Urien

Izenburua: Ehun zaldi trostan

Hizlariak: Ainhoa Urien eta Rakel Pardo

Aurkezpen mota: Solasaldia

Eguna: Abenduaren 2a

Ordua: 19.00

Saltokia: Elkar Comedias (Iruñea)

NAFARROA BEHEREA

Idazlea: Jone Bordato

Izenburua: Erroen izerdia

Hizlariak: Jone Bordato eta Matilda Legardieniere

Aurkezpen mota: Solasaldia

Eguna: Azaroaren 25a

Ordua: 18.30

Saltokia: Menta Liburu-denda (Ortzaize)

Zabaldu:

Utzi erantzuna