Fito Rodriguezek toponimian oinarritutako ‘Izendegi hutsa’ poesia liburua kaleratu du

Toponimian oinarritutako ia ehun poema idatzi eta bildu ditu Fito Rodriguez (Gasteiz, 1955) EHUko irakasle eta idazleak Izendegi hutsa liburuan. Testu laburrak dira denak, alfabetikoki ordenatuak, Aramaiotik Zuhatzura.

“Araba ez da alaba ez semea, baina Gorka Knörrek Araba, zazpigarren alaba kantatu zuen, eta horrenbestez Araba hitzak toponimo hutsa izateari utzi zion. Etxahun-Irurik Agur Zuberoa sortu zuen eta Agur Zuberoa kantatuz Zuberoa baino handiagoko lurralde baten aldarria egin genuen. Autokontzientzia bat sor liteke toponimoetatik, hala irakasten digute kantariek”, dio Rodriguezek idatzitako lanaren hitzosteak. “Poesia eta filosofia nahaste, toponimoak zeregin berri bat hartzen du gure irudimenean orrialdeok irakurriz”.

Izendegi hutsa liburuarekin Rodriguez 29. Ernestina de Campourcin Poesia Lehiaketaren irabazlea izan zen iaz, eta orain Arabako Foru Aldundiak argitaratu du.

Zabaldu: