Aitor Bizkarra Ruiz, Aitor Etxebarriazarraga Gabiola, Jone Uria Albizuri, Xabat Galletebeitia Abaroa, Onintza Enbeita Maguregi, Oihana Bartra Arenas, Txaber Altube Sarrionandia eta Gorka Pagonabarraga Agorria ariko dira lehian abenduaren 20an jokatuko da, arratsaldeko 17:00etatik aurrera, Bilboko Casillan.
Markina-Xemeingo Uni frontoian izan da Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalaren aurreko azken hitzordua. Bosgarren finalaurrekoa izateaz gain, finalean ariko direnen zerrenda ere ezagutzeko aukera eman du saio honek.
Bizkaiko Bertsozale Elkarteak adierazi duenez, “kanpoan hotz, baina ia 700 lagun frontoi barruan eta giro beroarekin, sei lagun hauek kantatu dute bertsozaleentzako: Gorka Pagonabarraga Agorria, Imanol Uria Albizuri, Jone Uria Albizuri, Oihana Bartra Arenas, Txaber Altube Sarrionandia eta Xabat Galletebeitia Abaroa”.
Lan puntuagarri guztiak egin ostean Txaber Altube izan da puntu gehien batzea lortu duena, 638,5 puntu. Beraz, abenduaren 20an Bilbon jokatuko den finalerako txartela lortu du Abadiñoko bertsolariak.
Hauek dira, beraz, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean parte hartuko duten bertsolariak: Aitor Bizkarra Ruiz, Aitor Etxebarriazarraga Gabiola, Jone Uria Albizuri, Xabat Galletebeitia Abaroa, Onintza Enbeita Maguregi, Oihana Bartra Arenas, Txaber Altube Sarrionandia eta Gorka Pagonabarraga Agorria.
Finala abenduaren 20an jokatuko da, arratsaldeko 17:00etatik aurrera, Bilboko Casillan. Sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragarri.