Bizkaitarrak sortutako obrak otsailaren 1era arte egongo dira ikusgai Aieteko Kultur Etxean.
Silvia Sanchez artistaren (Bilbo, 1970) Artea, emozioak, errealitate areagotua eta neurozientzia erakusketak arte tradizionalak teknologiaren bidez nola eboluzionatzen duen ikusteko aukera ematen du, publiko guztiengana iristeko, baita artearen modu tradizionalekin liluratuta ez dauden gazte/natibo digitalengana ere.
Erakusketak artistaren koadro fisiko originalak errealitate areagotuaren bidez animatuta erakusten ditu. Ikusleak doako aplikazio bat deskargatu eta sakelakoaren kamerarekin koadroetara apuntatuz QR kode bat irakurtzen du; horrela, koadroaren elementu animatuek bizia hartzen dute eta haiekin elkarreragin ahal izango du, mundu erreala eta birtuala nahastuz.
Era berean, erakusketak Tecnalia-ekin egindako artearen eta neurozientziaren esperimentu aitzindari baten emaitzak erakusten ditu. Bertan, lehen aldiz Sanchezen 35 lan aztertu dira. Helburua bere lanek sortzen duten espektro emozionala neurtzea izan da, nagusi den lurralde emozionala aurkituz. Emaitzek Silviaren obrak emozioak eragiteko duten zehaztasuna erakusten dute; sentimendu positiboak eta atseginak, alaitasuna, konfiantza, jakin-mina eta harridura maila altuak nagusi direlarik. Emozio horiek parte-hartzaileentzako esperientzia positiboa eta estimulatzailea adierazten dute. Artelanez gain, Aieteko aretoan artistaren jatorrizko eskulturak egongo dira ikusgai; horiek ere neurozientzia ikerketaren parte izan dira.
Artistaren lanaren irudi nagusia emakumea da. Inperfekzioan eta asimetrian oinarritutako hizkera piktorikoarekin, emozioen mundu batean murgiltzera gonbidatzen gaitu eta inperfekzioaren edertasunari buruzko galderak piztuko dizkigu. Bere lanetan sentimendu pertsonalak dituzten istorioak aurkitzen ditugu, ikusleen emozioak azaleratzeko helburuarekin.
Aieteko Kultur Etxeko erakusketa hau arte munduan baliabide digitalen erabilerari buruzko eztabaida bizia izaten ari den unean dator. Sanchezentzat, arte tradizionalak eta digitalak bere lanaren mezua transmititzea ahalbidetzen dute. Lan originala eta digitala erakusteko aukera dago, eta publikoari dagoeneko bertan dugun mundu bati buruzko bere iritzia sortzeko.