(argazkia: Bizkaiko Bertsozale Elkartea)

Aitor Etxebarriazarragak irabazi du 2025eko Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa larunbatean iritsi zen bukaerara. 4.700 lagun bildu ziren,  arratsaldean Bilboko Casillan bertsolarien lanaz gozatzeko. Finalistak Aitor Bizkarra, Aitor Etxebarriazarraga, Gorka Pagonabarraga, Jone Uria, Oihana Bartra, Onintza Enbeita,  Txaber Altube eta Xabat Galletebeitia izan ziren eta lehenengo atalean, hainbat ariketa egin behar izan zituzten. Zati hori bukatuta, Aitor Etxebarriazarragak eta Onintza Enbeitak lortu zuten puntu gehien batzea eta eurek kantatu zuten buruz-burukoan. Puntu erdiko aldea egon zen bakarrik euren artean, eta, azkenean, Etxebarriazarragak jantzi zuen txapela Arantza Plaza Zamoraren eskutik.

Horrela geratu zen sailkapena.

  1. Aitor Etxebarriazarraga Gabiola…………….1163
  2. Onintza Enbeita Maguregi…………………….1162.5
  3. Txaber Altube Sarrionandia…………………..698,5
  4. Aitor Bizkarra Ruiz………………………………. 694,5
  5. Xabat Galletebeitia Abaroa……………………691
  6. Jone Uria Albizuri…………………………………691
  7. Oihana Bartra Arenas…………………………..689
  8. Gorka Pagonabarraga Agorria………………671

Gai-emaile beharretan Idoia Anzorandia Kareaga eta Igor Menika Bengoetxea izan zireb. Epaileak, ostera, hurrengoak izan ziren: Ainhoa Arregi Elosua, Ander Arrien Aspiazu, Garazi Mendoza Agirre, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Marta Ortiz Mateo, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga aritu ziren.

Zabaldu:

Utzi erantzuna