Finala martxoaren 28an izango da Gasteizko Europa Biltzar Jauregiko Almudena Cid aretoan. Sarrerak www.bertsosarrerak.eus webgunean jarriko dira eskuragarri urtarrilaren 22tik aurrera.
Arabako Bertsozale Elkarteak 2026ko Arabako Bertsolari Txapelketa aurkeztu du asteburuan Gasteizko Izaskun Arrue Kulturgunean. Jakitera eman duenez, txapelketako lehenengo faseko lehen saioa otsailaren 7an jokatuko da, Oiongo Bazterra aretoan, eta martxoaren 28an bukatuko da, Gasteizko Europa Biltzar Jauregiko Almudena Cid aretoan. Hiru saio lehen fasean, bi finalaurreko eta finala. Lehen faseko saioak Oionen, Laudion eta Izarran izango dira. Finalaurrekoak, berriz, Dulantzin eta Aramaion eta finala, Gasteizen.
Txapelketaren egiturari dagokionez, Arabako 18 bertsolarik parte hartuko dute, 2024ko Arabako Bertsolari Txapelketaren finalean kantatu eta izena eman duten lau finalistek gehi 2025eko udazkeneko sailkapen fasean saio bakoitzeko irabazleak eta puntuazioaren arabera lehenengo 14ak. 18 arituko dira lehen fasean, 12 bertsolari finalaurrekoetan eta sei bertsolari finalean. Bertsolari bakoitzak behin baino ez du kantatuko fase bakoitzean. Lehen fasea eta finalaurrekoak eta finala aretoetan, bost saio eta finala.
Txapelketan Arabako bederatzi epaile arituko dira, hamaika gai jartzailek taldean gaiak sortuko dituzte eta horietako bost izango dira saioak eta finala aurkeztuko dutenak.
Sarrerak www.bertsosarrerak.eus webgunean jarriko dira eskuragarri urtarrilaren 22tik, osteguna, aurrera.
Arabako Bertsolari Txapelketaren jarraipena era ezberdinetan egin ahal izango da: Arabako Bertsozale Elkartearen webgunean www.bertsozale.eus/araba, bertsolaritza kanala www.bertsoa.eus eta sare sozialetan.