(argazkia: Kultur Sharea)

Bernardo Atxagak eta Jabier Muguruzak 2025eko NIE saria jasoko dute

Nafarroako Ikastolen Elkarteak sortzaile bi hauen ibilbide profesional luzean egindako ekarpen linguistiko, artistiko eta kultural bikaina nabarmendu du. Sari-emate ekitaldia ostegunean izango da, urtarrilak 29, Nafarroako Ikastolen Elkartearen Iruñeko egoitzan, arratsaldeko 19.00etan. 

Nafarroako Ikastolen Elkarteak Bernardo Atxaga idazleari eta Jabier Muguruza musikariari NIE 2025 saria eman die haien ibilbide profesional luzean egindako ekarpen linguistiko, artistiko eta kultural bikainagatik, hemen eta han, Euskal Herrian eta Euskal Herritik kanpo.

Elkarteak azpimarratu du saridunek komunitateari egindako ekarpena, 1992ko Vianako Nafarroa Oinez jaiarentzat sortutako Arraroa noski bezalako abesti esanguratsuaren bidez, “NIEren aitortza hau guztiz merezia da”, adierazi du.

Sari-emate ekitaldia ostegunean izango da, urtarrilak 29, Nafarroako Ikastolen Elkartearen Iruñeko egoitzan, arratsaldeko 19.00etan.

NIE saria

Nafarroako Ikastolen Elkarteak (NIE), irabazi-asmorik gabeko ekimen sozialeko kooperatiba izaki, euskara eta euskal kultura, bereziki, eta kultura unibertsala, orokorrean, sustatzea, biak hezkuntza- eta gizarte- garapenari lotuz, eta jarduera artistikoak eta/edo kulturalak garatzea ditu bere helburuen artean.

Horiek horrela, NIEn urtero, alor ezberdinetako lagunak edo erakundeak saritzen dira, bere izatearen garai ezberdinetan zehar ikastolen mugimenduari egindako ekarpenarengatik, arlo linguistikoan, zientifikoan, informatiboan edo/eta kulturalean. Iaz Martxel Rodriguez dantzari eta koreografo lesakarrak jaso zuen saria.

Zabaldu:

Utzi erantzuna