Eskolartekoari sintonia jartzeko lehiaketa abiatu dute

Sintoniak lantzeko martxoaren 10era arte egongo da aukera, eta wav edo mp3 formatuetan aurkeztu beharko dira sustapena@bertsozale.eus helbidera bidalita.

Eskolartekoaren harira, Sintonia lehiaketa antolatu dute Bertsozale Elkarteak eta Ikastolen Elkarteak. Ekimenaren helburua da gazteak bertsozaletzea eta baita beste kultur diziplinetan sormena lantzeko aukera ematea ere.

Antolatzaileek azaldu dutenez, “haur eta gazteek jendaurrean kantatu ahal izateko, harremanak egiteko, euren hurbilekoak bertsozaletzeko eta antolakuntza lanetan ardurak hartzen ikasteko da Eskolartekoa. Izena du, irudia du… baina sintonia falta zaio!”. Beraz, txapelketari sintonia jartzea izango da lehiaketaren asmoa.

Hala, lehiaketa honetan parte hartu nahi dutenek sintonia bi iraupenetako bi artxibotan entregatu beharko dute; sintonia ezin izango da AArekin egin; ezin izango du letrarik izan (protagonismo handiarekin ez behintzat); eta piezak Eskolartekoaren oinarriak islatu beharko ditu.

Sintoniak lantzeko martxoaren 10era arte egongo da aukera, eta wav edo mp3formatuetan aurkeztu beharko dira lanak sustapena@bertsozale.eushelbidera bidalita.

Martxoaren 24an jakingo da irabazlearen izena, alegia, Eskolarteko sintonia zein izango den.

Sintonia irabazlea aurkeztu duten lagunek Arantzako aterpetxean gau bat pasatzeko aukera izango dute, Ahots Baten sormen egonaldian parte hartzeko txartela eta Eskolarteko finalean oholtzan interpretatzeko parada. Honela, bertsogintzaz gain, bestelako adierazpideek ere izango dute lekua Eskolartekoan.

Oinarriak, hemen.

Zabaldu:

Utzi erantzuna