Euskaraldiaren simulakroa egingo dute zazpi egunez, Lautadan

Aurten, Lautadan, 2020ko Euskaraldiaren simulakro txikia egingo dutela iragarri dute, zazpi egunez Euskaraldia simulatuz: urriaren 21etik 27ra.

Simulakroan, 2018ko Euskaraldian bezala, ahobizi edo belarriprest izaten jarraituko dute, etxekoekin, ezagunekin, lankideekin, lagunekin eta ikaskideekin, eta edizio berri honetan entitateek sortuko dituzten arigune berrietako kide guztiekin. “Ariguneetan belarriprest eta ahobizi izatea askoz errazagoa da, arigunetan kide guztiek euskaraz ulertzen baitute”, azaldu dute antolatzaileek.

2019 eta 2020ko berrikuntza hauxe da: Elkarte, lantegi, denda, ikastetxe edo instituzioek erraztasunak eman behar dituzte, entitateak parte-hartzaile izango dira, erabakiak eta neurriak hartuko dituzte. Euskaraz ulertzen dutenak aktibatu behar dituzte: aireguneak sortuz edo kideak babestuz.

Lautadako aurtengo Simulakroan ez da izena eman behar izango, baina txapak banatuko dituztela aurreratu dute.

Informazio gehiago hemen:

Zabaldu: