Joxe Azurmendi Kongresua, (2019-12-12)

‘Euskal pentsamenduaren ur-jauzia II ‘kongresua egingo dute abenduaren 16tik 18ra, Donostian

Proposamenak bidaltzeko epea zabalik egongo da uztailaren 15era arte. Joxe Azurmendiren lanetatik abiatuta, hauek izango dira aurtengo kongresuan landuko diren gaiak: Kultura, nazioa, Estatua; gizaberea; gogoeta etikoak; pentsamendu soziala; kooperatibismoa; hizkuntza eta pentsamendua; zientzia eta medikuntza; adimen artifiziala; literatura eta arteak; ingurugiroa; eta feminismoa.

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Joxe Azurmendi Katedrak eta Jakinek Euskal pentsamenduaren ur-jauzia II kongresua egingo dute abenduaren 16tik 18ra Donostiako San Telmo Museoan. 2019an egindako kongresuaren jarraipena izango da bigarren hau, Joxe Azurmendi (1941-2025) oroitu eta haren lana aitortzea du helburu.

Lehen kongresua komunitate bezala biltzeko baliagarria izan zen. 2026koan, berriz, aurrerapauso bat eman nahi dutela diote antolatzaileek: “Joxe Azurmendiren pentsamenduaz gogoeta egiteaz gain, asmoa da euskal pentsamenduaren testuinguru berriez, etorkizuneko erronkez, egiturez eta azpiegiturez ere gogoeta egitea, pentsalariak Euskal Herriarekin izan zuen konpromisoarekin jarraituz”.

Hala, Azurmendiren lanetatik abiatuta, hauek izango dira aurtengo kongresuan landuko diren gaiak: Kultura, nazioa, Estatua; gizaberea; gogoeta etikoak; pentsamendu soziala; kooperatibismoa; hizkuntza eta pentsamendua; zientzia eta medikuntza; adimen artifiziala; literatura eta arteak; ingurugiroa; eta feminismoa.

Dagoeneko abian da kongresurako parte-hartze deialdia. Proposamenak bi motatakoak izan daitezke; alde batetik, komunikazioak (egile bakarrarekin edo egile anitzekin), eta, bestetik, sinposioak (gehienez hiru aurkezpenekin).

Proposamenak  joxeazurmendikatedra@ehu.eus helbidera bidali beharko dira uztailaren 15a baino lehen. Proposamen bakoitzak gehienez 2.000 karaktere izan beharko ditu eta izenburua, aztergaia eta laburpena jaso beharko ditu. Denak aztertu ondoren EHUko Joxe Azurmendi Katedrak horien inguruko azken erabakia hartuko du.

Zabaldu:

Utzi erantzuna