Iazko sari banaketa ekitaldia (argazkia: Harrapazank)

‘Ardi Baltzak-Harrapazank’ talentuen lehiaketan parte hartzeko deialdia martxan da Bilbon

Martxoaren 3ra arte egongo da izena emateko aukera Harrapazank programaren webgunean.

Harrapazank programak 20 urte baino gehiago daramatza Bilboko gazteen artean euskararen erabilera sustatzen. Helburua da euskara esperientzia positibo eta gozagarriekin identifika dezatela, horrela euskararen motibazioa eta erabilera areagotzeko. Zeharkako helburuak ere lantzen dira, genero-berdintasuna, pertsonen integrazioa eta osasunaren arloko prebentzioa sustatze aldera.

Aurten, parte hartzeko tartea hiru kategoriatara zabaldu da, adina adinaren arabera:  Kide, 9-11 urte; Junior, 12-14 urte, eta Master, 15-17 urte. Kategoria bakoitzeko, sari hauek emango dira: 300 euro talde edo pertsona irabazleari eta 200 euro bigarren postuan geratzen den taldeari edo pertsonari. Gainera, ikus-entzuleek emandako saria egongo da, 100 eurokoa. Sariak, guztira, 1.600 eurokoak izango dira, eta Bilboko dendetan trukatu ahal izango dira.

Hala, Bilboko 9 eta 17 urte bitarteko gazteek beren talentua erakusteko aukera izango dute (abestu, dantza, magia, etab.).

Banaka zein taldeka parte hartu ahal izango dute eta antolatu diren zuzeneko castingetan parte hartu beharko dute, lehenik eta behin. Lehen urrats hori gaindituta, haien talentua garatzeko eskola bat jasoko dute. Finalerako sailkatzen direnek adituen tutorizazioak izango dituzte finalean aurkeztuko duten ikuskizuna hobetzeko. Lehiaketaren finala maiatzaren 23an izango da, Bilborock aretoan.

Parte hartzeko informazio guztia, hemen.

Zabaldu:

Utzi erantzuna