Elorrion, udan, kultura kalera irteten dela diote Musikairekoek, ez ohiko jaialdia da honakoa, musika, dantza eta antzerkia aire librean uztartzen duena. Antolatzaileen arabera, programa, mazedonia baten modukoa da. Honetan osagai oso ezberdinak nahasten dira, “beti erakargarriak eta kalitatezkoak”; nahasten dira baita arte motak eta jatorriak ere eta zerbitzaten da aire irekian. Horregatik Elorrio musikaz gozatzeko eszenatoki ezin hobea bihurtzen dela uste dute.
Ostiralean emango diote hasiera jaialdiari eta hilaren 28ra arte, Joseba Tapia, Ray Fernandez, Maureen Choi, Izaki Gardenak edota Yllanaren proposamenek hartuko dituzte Elorrioko hainbat gune.
Musikaire 2019
Publicada por Musikaire en Martes, 25 de junio de 2019
EGITARAUA
Plazan
Uztailak 5, Ostirala – 22:30ean Joseba Tapia “Vint Anys” – Folk / (Euskal Herria)
Uztailak 6, Larunbata – 22:30ean Las maravillas de Mali– Afrokubatarra / (Kuba – Mali)
Uztailak 21, Igandea – 19:30ean Dantza garaikidea:“Shojo” (Mey-Ling Bisogno), “Fight” (Lasala), “Block” (Amaia Elizaran), “Sustraiak” (Cía. Arima)
Uztailak 26, Ostirala – 22:30ean Izaki Gardenak – Rock / (Euskal Herria)
Uztailak 27, Larunbata – 22:30ean Yllana – “The Opera Locos” – Antzerki musikala / (Estatu espainiarra)
Lariz jauregian
Uztailak 12, Ostirala – 22:30ean Garikoitz Mendizabal & Xabi Zabala& Kaabestri Ensenble – Folk – Klasikoa / (Euskal Herria)
Uztailak 13, Larunbata – 22:30ean Arturo O´Farrill & Antonio Lizana– Latin jazz / (AEB – Estatu espainiarra)
Uztailak 14, Igandea – 19:30ean Ray Fernandez– Trobadorea / (Kuba)
Tola jauregian
Uztailak 19, Ostirala – 22:30ean Robert Smith Bluesband – Blues / (Holanda)
Uztailak 20, Larunbata – 22:30ean Maureen Choi Quartet – Jazz / (AEB – Estatu espainiarra)
Casa Jara jauregian
Uztailak 28, Igandea – 19:30ean Mikroantzerkia: “Agur eta dolore” (Kamikaz kolektiboa eta Ttak teatroa), “Lolipoo” (Cía. Paganini), “La plancha o la vida”