(argazkia: Borderline fabrika)

Sukaldaritza izango dute hizpide hil honetan, Hendaiako Borderline Fabrikan

Jaten dugunaren inguruan gogoeta egiteko parada izango da. Sukaldaritza begetala eta antiespezismoan oinarritutako sukalde tailerra ere antolatu dute. Gainera, bBagera elkarteak antolatutako Ari gitun bertso potea egingo dute eta Formol konpainiak Heriotzak Eduardo du izena antzezlana taularatuko du.

Hendaiako Borderline Fabrikak sukaldaritzaren inguruko hainbat proposamen bildu ditu hil honetarako. Hasteko, ostiralean, hilak 6, Kantina berezia izango da, jaten dugunaren inguruan gogoeta egiteko. GEM phoenix elkarteak, Hendaiakoopek, CEF Txingudi zentroko gazteek eta Borderline Fabrikak elkarlanean, gaiaren inguruko ikerketa egin dute eta emaitza aurkeztuko dute zuzeneko irratsaio eta afari moduan, L’amour en bouche proiektuaren amaiera gisa.

Sukaldean topatuko dugu baita ere Nina Garcia eta bere Jainko maitea! begana bat nire mahaian proposamena, sukaldaritza begetala eta antiespezismoan oinarritutako sukalde tailerrean. Hileroko kantina txikia (film proiekzio eta guzti) ere izango da.

Sukaldean sartzeaz gain, Hendaiako guneak beste bi hitzordu berezi eskainiko ditu martxoan: batetik Bagera elkarteak antolatutako Ari gitun bertso potea eta Formol konpainiaren Heriotzak Eduardo du izena antzezlana.

Gainera, Borderline Fabrikan dagoeneko ohikoak diren Death kafea, zinekluba (film labur gaualdia antolatu dute), eta dantza eta musika inprobisazio saioa izango dira, baita Tiphaniek gidatutako idazketa tailerra ere.

Zabaldu:

Utzi erantzuna