Ernestina de Champourcin literatura lehiaketa abian da Araban

2026ko ekainaren 10era arte egongo da lanak bidaltzelo epea zabalik. Bestetik, martxoaren 31ra arte irekita egongo da Ignacio Aldecoa Ipuinen Nazioarteko Sarirako eta Ignacio Aldecoa Bekarako lanak aurkezteko epea, literatura sorkuntza sustatzeko ipuinaren esparruan.

Poesia modalitateko literatura lanak saritzeko asmoz, Arabako Foru Aldundiak Ernestina de Champourcin poesia lehiaketaren 36. edizioa abiatu du.

Antolatzaileek zehaztu dutenez, “parte hartu nahi dutenek poemario original eta ezezaguna aurkeztu beharko dute, aldez aurretik inongo hedabide inprimatu edo digitaletan argitaratu ez dena. Lanak gutxienez 500 bertso eta gehienez 700 izan beharko ditu, eta askatasun osoz jokatu ahal izango da estrofei, neurketari eta errimari dagokienez”.

Lanak euskaraz zein gaztelaniaz aurkeztu ahal izango dira: “euskarazko modalitatean parte hartzen duten lanek jatorriz euskaraz idatzita egon beharko dute; gaztelaniazko modalitatean parte hartzen dutenek, berriz, jatorriz gaztelaniaz idatzita egon beharko dute”, nabarmendu dute.

Lehiaketak, beraz, bi sari izango ditu, hizkuntza modalitate bakoitzeko bana, 2.000 euroko sariarekin modalitateko. Gainera, saritutako lanak argitaratu ahal izango dira.

Lanak aurkezteko epea 2026ko ekainaren 10ean bukatuko da. Deialdiaren oinarriak Arabako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan kontsulta daitezke.

Ignacio Aldecoa Ipuinen Nazioarteko Saria

Halaber, Aldundiak gogorarazi duenez, martxoaren 31ra arte irekita egongo da Ignacio Aldecoa Ipuinen Nazioarteko Sarirako eta Ignacio Aldecoa Bekarako lanak aurkezteko epea, literatura sorkuntza sustatzeko ipuinaren esparruan.

Zabaldu:

Utzi erantzuna