(argazkia: Arabako Bertsozale Elkartea)

Aroa Arrizubieta, Iñaki Viñaspre, Maddi Agirre, Martin eta Peru Abarrategi eta Unai Anda larunbatean lehiatzeko prest

Arabako Bertsolari Txapelketako txapela Martxoak 3 Elkarteko Santiago Diaz de Espadak eta Nura Elorriaga Bernausek jantziko diote txapeldunari, belaunaldikotasuna adieraziz.

Larunbatean jokatuko da 2026ko Arabako Bertsolari Txapelketako finala Gasteizko Europa Biltzar Jauregian eta gaur aurkeztu du finala Arabako Bertsozale Elkarteak. Sei finalistak prest dira saio on bati eusteko eta txapela janzteko. Martxoaren 3 elkarteak jantziko dio txapela irabazleari.

Larunbatean jokatuko da Arabako Bertsolari Txapelketako finala arratsaldeko 17:30ean, Gasteizko Biltzar Jauregiko Almudena Cid aretoan. Arabako Bertsozale Elkarteak Biltzar Jauregian bertan egin du finalaren aurkezpena eta Uxue Diaz de Ceriok aurkeztu ditu sei protagonistak: Aroa Arrizubieta, Iñaki Viñaspre, Maddi Agirre, Martin Abarrategi, Peru Abarrategi eta Unai Anda Delika. Hiru finalista aurretiaz egonak dira finaleko oholtza gainean eta hirurak ere txapel banaren jabe dira. Beste hiru lehen aldiz kantatuko dute finalean.

Bertsozalek nabarmendu duenez, “urteetan egindako lanaren fruitu da finala, belaunaldien arteko loturez, transmisioz, hamarkadetako Arabako bertsogintzaren bide honetan. Finalerako emango dutenaz eta helburu dutenaz ere aritu dira aurkezpenean, lehiatzeko prest daude denak”.

Gainera, Arabako Bertsozale Elkarteak bertako bertsogintzak azken hamarkadetan egin duen bidea ere erakutsi nahi izan du.

Martxoak 3 Elkartea

Txapela Martxoak 3 Elkarteko Santiago Diaz de Espadak eta Nura Elorriaga Bernausek jantziko diote txapeldunari, belaunaldikotasuna adieraziz. Izan ere, aurten, 50 urte bete dira martxoaren 3ko sarraskia gertatu zenetik, “Arabako komunitatea astindu zuen gertakaria. Talde lanak, elkarlanak, herriaren indarra eta komunitatea eraikitzeko hainbat alorri jomuga jarri zion Araba eta Gasteizi 1976ak”. Hala, Bertsozalek Martxoak 3 elkarteari aitortza egin nahi dio eta eskerrak eman egindako ibilbide eta lanagatik.

Beste sari banatzaileak Arabako bertso eskoletako kideek emango dituzte.

– Aiaraldea Komunikabide Faktoria, Gartzen Garaio Atxurra
-Gasteizko Lazarraga Kultur Elkartea, Xabi Antia Zuaznabar
-Oiongo IKA euskaltegia Esther Mauleon Garcia
-Zalduondoko Kultur Elkartea, Jon Ruiz de Pinedo Lekuona
-Mendialdeko AEK, Kora Madinabeitia Ezkurra
-Gorbeialdeko Zigotia Euskaraz Elkartea, Askoa Urzelai Bengoetxea
-Euskal Herriko Bertsozale Elkartea, Aritz Bidegain Aire

Finalerako sarrerak bertsosarrerak.eus webgunean daude eskuragarri.

Zabaldu:

Utzi erantzuna