Artium Museoa

Artium Museoak eta Zas Kultur-ek artista berrientzako ‘Egoitzak’ programa aurkeztu dute deialdi bikoitzean

Iaz abian jarritako ekimenak sorkuntza artistiko garaikidea sustatu nahi du eta udako hilabeteetan garatuko da. Eskaerak aurkezteko epea apirilaren 30era arte egongo da zabalik.

Artium Museoak eta Zas Kultur-ek Arabarekin lotura duten artistei zuzendutako egoitza artistikoen programaren bigarren edizioa jarri dute abian. Iaz aurkeztu zuten ekimena, sorkuntza artistiko garaikidea sustatzeko xedez, eta edizio honetan, berritasun bat izango du, deialdia bikoitza izango baita. Ekimena proiektu bat garatzeko interesa duten artista hasi berrientzat da, partekatutako lan-espazio baten testuinguruan eta laguntza profesionalarekin. Deialdi honek Arabako Lurralde Historikoaren testuinguru artistikoan sorkuntza garaikidea ikusarazteko eta babesteko espazio berri bat zabaltzeko borondateari erantzuten dio.

Egoitza biek laguntza, baliabide teknikoak eta ikusgarritasuna uztartzen dituen lan-ingurune bat eskainiko dute. Hau da, 1.500 euroko diru-laguntza, ekoizpenerako laguntza eta 500 euroko dietak, Gasteizko museoan lan egiteko espazioa eta museoko langile teknikoei zein Zas Kultur taldeko kideei aholkua eskatu ahal izatea, bai eta baliabide teknikoei eta dokumentu-artxiboei dagokienez ere, proiektuaren behar espezifikoen arabera. Deialdian, gainera, egoitzaren emaitzak urrian jendaurrean aurkeztea aurreikusten da.

Interesa dutenek PDF artxibo bakar batean bidali beharko dute eskatutako dokumentazioa deialdiak@artium.eus eta espaciozas@gmail.com helbide elektronikoetara, apirilaren 30a baino lehen.

Oinarriak hemen.

Zabaldu:

Utzi erantzuna