Markel Elortza (argazkia: Kultur Sharea)

[Bideoa] Markel Elortzak Palestinako gatazka ulertzeko hamar gako bildu ditu ‘Olibondoaren herria’ liburuan

Helburua gatazka ulertzeko tresnak eskaintzea izan da: desinformazioaren aurrean, ikuspegi historiko sendo bat eraikitzea eta pentsamendu kritikoa sustatzea.

Markel Elortzak Palestinaren historia XIX. mendearen amaieratik gaur egunera arte ulertzeko hamar gako bildu ditu Olibondoaren herria liburuan. Donostian aurkeztu du lana Elkar argitaletxearen eskutik eta helburua gatazka ulertzeko tresnak eskaintzea izan da: desinformazioaren aurrean, ikuspegi historiko sendo bat eraikitzea eta pentsamendu kritikoa sustatzea.

Euskal Herriak betidanik erakutsi du sentsibilitate berezia zapalduen alde. Agian gure herriaren historia bera delako –erresistentzia, identitatearen defentsa eta duintasunaren aldeko borroka etengabea– beste herrien mina geure egitea errazten diguna. Horregatik, ez da harritzekoa gure kaleetan berriro ere Palestinaren aldeko oihuak entzutea: herri bat beste herri baten oinazearen aurrean zutik jartzen denean, ez dago urruntasunik, ezta isiltasunerako aitzakiarik ere.

Baina nola iritsi da Palestinako herria bizi duen egoera honetara? Zein dira gatazkaren sustrai historikoak, eta nola eragin dute nazioarteko erabakiek eta interes geopolitikoek gaur egungo errealitatean?

Idazleak irakurlea galdera deseroso baina beharrezkoetara gonbidatzen du: zer gertatzen ari da Palestinan, eta zer ikas dezakegu historiatik etorkizuna justuagoa izan dadin palestinarrentzat?

Palestina olibondoaren herria da: erauzi nahi duten bakoitzean, sumudaren bidez berriro sustraitzen dena.

Zabaldu:

Utzi erantzuna