Kattalin Indaburu (argakia: Donostia Kultura)

Euskal kantagintzaren topaketa antolatu dute maiatzaren 11tik 25era, Intxaurrondon eta Larrotxenen

Aurtengo edizioan, Iker Lauroba eta Kattalin Indaburu izango dira gonbidatu bereziak. Horiez gain, Etxekoekin Kantari eta Kantujira jarduerak ere egingo dira.

Donostia Kulturak eta Intxaurrondo Zaharreko Bizilagunen Elkarteak (IZBE) elkarrekin antolatzen duten Lagunekin Kantari egitasmoak aurten ere hitzordu bereziak ekarriko ditu Intxaurrondoko eta Larrotxeneko kultur etxeetara. Euskal kanta herrikoiaren transmisioa, belaunaldi arteko topaketak eta komunitatearen indartzea dira jarduera honen oinarri nagusiak.

Ekimen hau 2001ean sortutako Intxaurrondo Kantuz kantu ikastaroaren inguruan eraiki zen, eta urtebete geroago, 2002an, Lagunekin Kantari izeneko programa bihurtu zen, ikastaroaren osagarri eta amaiera modura.

Aurtengo edizioan, Iker Lauroba eta Kattalin Indaburu izango dira gonbidatu bereziak. Horiez gain, Etxekoekin Kantari eta Kantujira jarduerak ere egingo dira.

Egitaraua

Maiatzaren 11an, Iker Lauroba izango da protagonista Intxaurrondo Kultur Etxean, arratsaldeko 19:30etan.

Maiatzaren 18an, Kattalin Indaburu eta Filip Albor, arituko dira Larrotxene Kultur Etxean, 19:30etan.

Maiatzaren 25an, Etxekoekin Kantari Intxaurrondo Kultur Etxean, 19:30etan.

Maiatzaren 29an, Kantujira Larrotxeneko plazan (auzoan zehar), 19:00etan.

Etxekoekin Kantari: aulkitik oholtzara

Azken urteetako arrakasta ereduari jarraituz, Etxekoekin Kantari saioan Donostiako kanta taldeetako kideek hartuko dute parte. Ohiko ikusleak, oraingoan, eszenatokira igoko dira, etxekoak etxekoentzat kantatzeko, auzoko kideen arteko harremana sendotuz.

Kantujirari dagokionez, auzoko kaleak kantuz blaitzen duen kalejira izango da. Parte-hartze irekia duen ekimen honek euskal kantagintza kalera aterako du, Intxaurrondoko kaleetan zehar giro bizia sortuz eta belaunaldiak elkartuz.

Zabaldu:

Utzi erantzuna