Datorren ostiralean abiatuko da Hernandorena Bertso Sariketa

Bi egun baino ez dira falta Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoan egiten den Hernandorena Bertso Sariketari hasiera emateko. Txapelketa hau urteroko ezinbesteko zita bilakatu da bertsolari gazteen artean.

Aurtengoan ere iazko formatuan dator txapelketa: lau eguneko sariketa izango da, hala nola, hiru kaporaketa eta Finala. Saio bakoitzean 6 bertsolari izango dira lehian eta 3 epailek puntuatuko dituzte haien lanak.

Saioak, gaztetxeen inguruan izango dira eta bertako gazteek antolatuko dute saio bakoitza Bertsularien Lagunak elkartearen eskutik.

Gaien sorkuntza eta aurkezpenaz, antolakuntzan parte hartu duten Gazte Asanbladako kideak arduratuko dira.

Kanporaketak:  Hendaian, Donapaleun eta Baigorrin izango dira gaueko 21:00etan, finala berriz, aurrerago iragarriko dute antolatzaileek.

Bertan parte hartuko duten bertsolariak: Peru Abarrategi, Aitor Bizkarra, Sarai Robles, Maialen Akizu, Maddi Sarasua, Unai Mendiburu, Aitor Servier, Eli Pagola, Elixabet Etxandi, Jon Gurrutxaga, Joanes Illarregi, Asier Galarza, Paule Loizaga, Irati Alcantarilla, Ane Zuazubiskar, Jokin Bergara, Txaber Altube, eta Lurdes Ondaro.

Antolatzaileek azaldu dutenez, sariketa hau Taldekako Xilabaren girotze fasean txertatuko da, beti ere, bertsolaritzaren eta bertsozaletasunaren sustapena eta giroa pizteko helburuarekin.

Zabaldu:

Utzi erantzuna