53. Duragoko Azokan erakusmahaiak alokatzeko epea zabalik

Durangoko Azokako 53. edizioan erakusmahaiak alokatzeko epea zabalik dago jada. Kulturaren plazan parte hartu nahi duten argitaletxe, diskoetxe, ekoiztetxe, elkarte, erakunde, banatzaile eta auto ekoizleek irailaren 30era bitartean dute horretarako epea. Aurtengo edizioa abenduaren 5etik 9ra izango da.

Antolatzaileek iragarri dutenez, hainbat aukera daude erakusmahaiak alokatzeko: osoak, erdiak edo auto ekoizleen gunea.

Eskaera online egingo da Durangoko Azokaren web orrian Nire Azoka atalean izena emanda.

Aurtengo Azokari begira kontuan hartu beharreko beste hainbat data:
– Sortzaileek urriaren 1tik 15era eman ahal izango dute izena Azokako gune desberdinetan, beren lanak Azokan zuzenean aurkezteko.
– Ikasle Eguna abenduaren 5ean izango da eta aurreko edizioetan bezala tailer eta ekintza bereziak antolatuko dira. Urriaren 1etik 15era zabalduko da izena emateko epea ikastetxeentzat eta hezkuntza zentroentzat.

Zabaldu: