Hainbat jatorritako euskarazko sortzaileak izango dira aurtengo zirkuituan, emakume eta gizonezkoen aukera berdintasuna bermatuz.
Udagoieneko Osterak kultur zirkuituaren XX. edizioa antolatu du Euskaltzaleen Topaguneak berriz ere. Ekimenak Bizkaia osoan zehar punta-puntako euskal sortzaileak oholtza gainean jartzen ditu. Hala, hamarkada bi hauetan formatu txiki eta handiko hainbat ikuskizun antolatu izan dira, publikoaren eta sortzaileen arteko konexioa nabarmenduz.
Aurten ere asmo berarekin dator Udagoieneko Ostera, baina lurralde eta estilo ezberdinetako uzta zabaltzeko asmoarekin eta berdintasuna azpimarratuz. Euskal kulturaren harrobietatik sortutako antzezlan eta musikaz gozatzeko helburua du zirkuituak eta bertan, hainbat emakume sortzaile konsagratu izango dira. Guztira zuzeneko sei ikuskizun antolatu ditu Euskaltzaleen Topaguneak, urriaren 26tik azaroaren 28ra bitartean, Bizkaiko hainbat aretotan:
Datorren larunbatean, urriak 26, Sonakay flamenkoa eta euskal musika uztartzen dituen taldeak eta Anne Etchegoyen Donapaleuko musikariak emango diote hasiera zirkuituari Bilboko BBK aretoan eta Berrizko Kultur Etxean, hurrenez hurren.
Azaroan berriz, Plentziako Danontzat Gaztetxera, Getxoko Muxikebarri Antzokira eta Bilboko Kafe Antzokira ere helduko dira emanaldiak Huntza, Olatz Salvador eta Xabi Bandini musikarien eskutik eta Agur eta Dolore antzezlana eta solasaldiarekin.
Sarrerak Interneten, BBKren kutxazainetan eta aretoetan bertan eskuratu ahal izango dira. Olatz Salvador eta Xabi Bandiniren zuzeneko kontzerturako sarrerak Kafe Antzokiaren webgunean edo Ticketea atarian ere egongo dira salgai.
Informazio guztia hemen.