Bi eta sei urte bitarteko umeen beldurrei aurre egiteko ipuina ondu dute Alvaro eta Oihane Beñarenek Hik Hasi aldizkariarekin.
‘Gaxuxaren klarion magikoa’ bizitzaren sasoi horretan (2-6 urte) agertzen diren beldur horiei aurre egiten laguntzeko ondutako ipuina da. Gure gizartean sortutako hainbat pertsonaia beldurgarrirekin. Gaxuxak (hau da, haur guztiek) bere klarion majikoa erabiliko du, beldurrak giltzapean sartzeko.
Liburua Hik Hasiren webgunean eskura daiteke.