Bernardo Atxagak irekiko du aurtengo Literaktum jaialdia

Azaroaren 11n, kaleratu berri duen  Etxeak eta hilobiak eleberria aurkeztuko du Donostian eta aurreko asteburuan (hilak 8 eta 9) Nola jarri zintzarria katuari izeneko ikastaroa eskainiko du.

Gaur prentsaurrean iragarri dutenez, Bernardo Atxagak irekiko du Donostiako Literaktum jaialdiaren aurtengo edizioa. Asteasuko idazleak Etxeak eta hilobiak aurkeztuko du azaroaren 11n, astelehena, 19:30ean Ernest Lluch Kultur Etxean. Egilearen arabera azkena izango den nobela aurkezteko Peio Elzabururen laguntza izango du. Gainera, aurreko asteburuan, azaroaren 8an eta 9an, Atxagak

Atxagak bere ibilbide oparoan hainbat literatur genero jorratu ditu: hala nola, eleberria, ipuina, saiakera, poesia, antzerkia, gidoiak eta haur literaturako lanak. 2007az geroztik euskaltzain osoa da, eta Etxeak eta hilobiak eleberriarekin bere ahalmen poetikoa eta unibertso oso eta sakonak eraikitzeko gaitasuna erakusten du.

Oraingo honetan, eta bere nobelaren pertsonaiei esker, beren bidean noraezean dabiltzanak diruditen errealitateetara murgiltzen gaitu, errekak bezala isurtzen direnak, baina norabide berean elkartzen direnak, arrastaka doan korronte baten antzera, eta etengabeko mugimenduan mantentzen gaituztenak.

Nola jarri zintzarria katuari

Ikastaroa azaroaren 8 (16:00-20:00) eta 9an (10:00-13:00) izango da eta bertan, askotariko testuak aztertuko ditu Atxagak, bereak eta baita beste idazle batzuenak ere, literaturaz duen ikuspegia eta literatura teknikak azaltzeko helburuarekin.

Informazio gehiago: www.literaktum.eus eta www.donostiakultura.eus/ikastaroak

Zabaldu: