Anozek 1970eko eta 1980ko hamarkadetan egindako jarduera artistikoa ikusgai egongo da 2020ko urriaren 11ra arte.
Lydia Anoz. Argirako eta bizitzarako bidea. 1970eko eta 1980ko hamarkadak izeneko erakusketa paratu du Nafarroako Museoak eta datorren urteko urriaren 11ra arte bisitatu ahal izango da. Iruñeko argazkilariak 1947tik 1956ra urtera arte egindako lanen erakusketaren jarraipena da, orain, Iruñeko museoan ikusgai dagoena. Pasa den urtean familiak bi erakusketetako obrak dohaintzan eman zituen.
Erakusketak beraz, 1970 eta 1980 hamarkadetan Anozek egindako argazkiak, argazkigintzarako erabili zuen ekipoa, kontakturako orriak, eskuz idatzitako oharrak eta hainbat dokumentu jasotzen ditu.
Anozen obra bi garaitan banatu daiteke: 1947tik 1956 urtera bitartekoa eta 1970etik aurrera doana. Lehenengoan, erretratuak eta paisaiak ziren nagusi, eta gerora ere, genero hauek bere jardueran garatu zituen. Horretaz gain, kalitate handiko irudiak ere hartu zituen hainbat gertakari historikoko dokumental eta erreportajeetarako.
1970etik aurrera berriz, estudioko lanerako zuen talentu naturala berreskuratu zuen, hainbat urtez argazkigintza alde batera utzi ostean. Sasoi honetan, Anozek berezkoa zuen sorkuntzarako gaitasunarekin sasoi berri bati hasiera eman zion. Hala, garaiko argazkigintza estilorako balore plastikoak berenganatu zituen, bere nortasunari eutsita.
Bisita gidatua
Celia Martin Larumbe komisarioak bisita gidatua egingo du, azaroaren 24an, igandea, 12:30ean, Arte oro garaikidea da programaren barnean.