Liburuxkak Hernaniko Kale Literatura irakurraldietan du sorburu. Irakurraldiok gai edo beste aitzakia (liburua, diskoa,…) baten inguruan antolatzen dira, udazkenean eta udaberrian, literatura modu ludikoan gizarteratzeko asmoz.
Euskara Ari Du ekimenarekin bat eginez, “ura” izan zen irakurraldiaren gai nagusia pasa den maiatzaren 5ean . Topagune horretan, modu kooperatiboan jasotako hogeita bost testuok irakurri zituzten parte hartzaileek Hernanin dauden bost iturri gunetan: Urbieta kalean, Atarrabiyo parkean, Zinkoeneako iturrian, Ezkiaga pasealekuan eta Leoka labaderoan, literaturarako eta euskararako txoko horiek espazio publiko gisa aldarrikatuz.
Parte hartzaileek bestalde, musikarako eta trago bat hartzeko uneak ere izan zituzten, beren helburu nagusia “ondo pasatzea eta lagunekin elkartzea” delako, besteak beste.
Euskarazko liburuak doan deskargatzeko ataria da Booktegi eta hauxe da zabaldu nahi duten leloa: Guztion liburuak, guztiontzat.
Poesia bilduma deskargatzeko hemen.