14-18 urte bitarteko gazteek urtarrilaren 20ra arte eman ahal izango dute izena bat-bateko txapelketan.
Azken urteetan egin duten bezala, Bertsozale Elkarteak eta Ikastolen Elkarteak elkarlanean antolatu dute 2020ko Gipuzkoako Eskolarteakoa. XL. edizio izango da honakoa eta bat-batekoaz Gipuzkoako Bertsozale arduratuko dela iragarri dute, idatzizkoaz berriz, Ikastolen Elkartea.
Bat-batekoa 14-18 urte bitarteko gazteentzat antolatzen dute eta kanporaketak zein finala afari formatuan izango dira.
Honako hau izango da kanporaketen egutegia: Otsailaren 14a eta 21a, martxoaren 6a eta 13a eta apirilaren 3an finala.
Parte hartzaileek kanporaketatan egin beharreko lanak berriz, ondorengoak izango dira:
-Hasierako agurra (nahi den neurrian).
-4 oinak emanda, 8ko txikian bertso bat.
-Binaka, gaia emanda, 8ko handian bina bertso.
-Binaka/hirunaka, gaia emanda 3na kopla, trikitiarekin.
-Bakarka: puntu bati erantzun eta gaia emanda bertso bat (gehienez 5 puntuko neurrian).
-Bukaerako agurra (nahi den neurrian).
Finala
Finala Lasturko tabernan izango da eta sailkatuek lan hauek egin beharko dituzte:
-Hasierako agurra (nahi den neurrian).
-4 oinak emanda, 8ko txikian bertso bat.
-Binaka, gaia emanda, 8ko txikian bina bertso.
-Binaka, gaia emanda, 8ko handian bina bertso.
-Bakarka: puntu bati erantzun eta gaia emanda bertso bat (gehienez 5 puntuko neurrian).
-Bukaerako agurra (nahi den neurrian).
Bat-batekoan parte hartzeko izena ematea urtarrilaren 20ra arte egongo da hemen.